Aldatsa baratza kooperatibak bazkari bat antolatuko dut hilabetero

Aldatsa Baratza

Irunen kokatutako baratza kooperatiba gara. Barazkien ekoizpena eta banaketa txertatzen dituen ekimena gara. Astean 20 saski banatzen ditugu, hilabeteko kuota sistema baten bitartez  funtzionatzen dugu eta 2 liberatu ditugu baratza zaintzeko.

Baratza Irungo Meaka auzoan kokatua dugu.

Agroekologia sustatzeko ekimena gara eta asanbladan oinarritutako proiektua. Basherri taldeen sarean parte hartzen dugu Gipuzkoa mailan.

Proiektu berri bat jarri dugu martxan: bejeta jantokia

Hileko lehen larunbatero antolatuko dugu, 14.00tan Lakaxita gaztetxean (Lehendabizikoa baina, salbuespena izango da eta Martxoak 9an burutuko dugu)

Honela, denok batera, bazkari goxo batez gozatzeko gonbidapena luzatu nahi diegu Bidasoaldeko herritarrei. Hain zuzen, gure baratzeko produktuak erabiliz egingo dugu bazkaria.

Menua 8euro (Txartelak Lakaxita gaztetxean eta Kabigorri eta Sunbila tabernetan salgai daude)

- zizka mizkak

- kalabaza purea

- arroza curryarekin

- kafea eta txupitoa

Bazkari honen bidez, gure baratza kooperatiba ezagutarazi nahi dugu, eta horregatik zuzentzen gara ere zuengana.

Gure proiektua, kooperatiba osatzen dugun kideontzako asteroko saskiaz haratago baitoa, agroekologia landu eta zabaltzea da gure ideia, bazkaria, eta antolatu ditzakegun beste edonolako ekintzen bitartez.

Beraz, gurekin harremanetan jartzeko aukerarik edo gogorik izanez gero: aldatsa@riseup.net eta 943 637606 (mikel)

Eskerrikasko zuen harretarengatik. Harremanetan egongo garelakoan...

 

Etiquetas: