Parte eman eta eragotzi ditzagun! Bidasoako Stop Kaleratzeak konzentrazioa

foto

Bidasoako Stop Kaleratzeak.- Beste behin ere, Bidasoako Stop Kaleratzeak Plataformatik Irungo Auzitegian egingo dugun ekintzara deitzen zaituztegu, OINARRIZKOA DEN ETXEBIZITZA-ESKUBIDEA bereganatu ahal izateko konfiantza izan zuten banku-erakundeek Tania eta Susanaren aurka eragindako gehiegikeria eta indefentsio egoera salatzeko.

Guztiok dakigu Rodrigo Rato eta BANKIAko kontuen arduradunak epaituak ez izateaz gain nola gobernu espainiarrak babesten dituen, BANKIAra fusionaturiko erakundeen kontuak hustu eta izugarrizko murrizketa zein tasen bidez diru-kutxa publikoetako dirutik etekina aterata ere.

Bitartean, lotsagabekeriaren beste aldean Susana bezalako pertsonak daude, aukera ugaritan negoziaketari uko eginik etxea bahitu diote eta bizi guztirako zorra, bankuarekin duena baina askoz ere handiagoa den zorrarekin utziko dute Modu berean Tania daukagu, bereizitako ama izanik eta bi haur zaindu behar dituelarik kalean geratuko dena BANCO POPULARrek etxebizitza kentzen badio, bere ardurapean dauden adin txikikoak ez baitira 1/2013 legean kontenplatzen. Hilabeteak daramatza erakundeak etxea ordainetan ematea edota alokairu soziala irtenbide moduan idatz dezan zai.

Horregatik, beste behin ere maiatzak 14ko 1/2013 Legearen konstituzio-kontrakotasuna salatu nahi dugu, lege hau zordunen babesa indartu, zorra berregituratu eta alokairu soziala bultzatzeko neurriak hobetzeko idatzi zen baina ez da kaleratzeak gelditzeko baliagarria eta defentsa-gabezi argian uzten ditu zordunak banketxe boteredunen aurrean. Ez da Europako Epaitegi Gorenaren eskaeretara egokitzen, argi eta garbi EAEan sustatzen ari direna 100 mila etxebizitza hutseko parke inmobiliarioa delako, bizilagun elkarteekin, udaletxeekin... zorrak gehitzen doazelarik, eta herriko agintariek eta Euskadiko Gobernuak ez dute ezer egiten honen aurrean.

Instituzio publiko guztiak ari dira miseria eta giza-dramen arduradun izaten, hauen eragilerik handienak finantza instituzioak eta enpresa haundiak direlarik.

Horrexegatik exijitzendugu Tania eta Susanarentzako JUSTIZIA SOZIALA, baina baita banku eta kutxa guztiek itoak dauzkaten pertsonentzat ere: EZJABETUAK ETA BERANKORRAK BIZITZA OSORAKO.

Etiquetas: