Pausuko Xaia ostatuaren aldeko sustengu ekimena

argazkiaXAIAKO  LAGUNAK:
2000. urtean diru kanpaina bat egin ginuen Xaia ostatua Herriko taberna bilaka zedin eta 120 lagunei esker SARL bat sortu zen.  

Geroztik, Xaiako ekintza kulturalak antolatzeko BAKALAU elkartea sortu ginuen, eta 15 urtez hainbat gauza antolatu ditugu, hauetarik :

  •   225 Kontzertu eta bertso saioak
  •   Bidasoan Euskaraz (aste kulturala), Antxeta Irratiarekin
  •   Mus eta pala txapelketak
  •   Kantu ikastaroak (50 jenderekin)
  •   Urtebetetze bestak, urteurrenak, lagun eta famili arteko ospakizunak..

Hori guzia, Pausu auzoa animatuz eta biziaraziz, baita laguntza ekarriz beste elkarte andana bati. XAIA ostatua, bilkurak egiteko toki egokia  ere bilakatu da, hala nola, ELB, EHNE, IKASTOLAK, IPARRA HEGOA usu elkartzen dira bertan. Asteburu guziz ere, euskal presoen aldeko elkartasun pintxoak egiten dira.

2010 urtetik goiti, aktibitatea, hemen ere, ttikitu da eta egoera horrek zailtasun ekonomiko batzuk ekarri dizkigu.  Gaur egun aterabide batzuk xerkatzen ari gira eta hortako  zuen sustengua, zuen laguntza nahiko ginuke. Badakigu, alde guzietatik holako laguntzak maiz galdetuak izaten direla, baina nahi badugu Xaia beti xutik izan dadin eta 2020an Xaiako 100 urteak elkarrekin ospatu, proposamen hauek egiten dizkizuegu.

  •  Hilabeterako diru laguntza (10€, 20€ edo gehiago)
  •  Diru laguntza kopuru bat, ahal duzuena emanez.
  •  Eta horietaz gain, kultur ekitaldiak, liburu aurkezpenak, ikasleekin azalpen bereziak, Pausuko natura, paisaia eta historia ezagutzeko ibilaldiak, euskara hutsezko azalpenak gazteen murgiltze prozesua indartzeko, eta holako ainitz antola litezke.

Eskukaldi bakoitzaren truke, karta berezi bat ukanen duzue,  sagardotegiko afari bakoitzeko prezioaren %30a merkatzen duena. Hortako, XAIAKO LAGUNAK izenean, bankuko kontu hau ideki dugu :
Crédit Mutuel Hendaye. IBAN FR76 1027 8022 8100 0203 7240 166

Etiquetas: