Irungo EH Bilduren erantzuna kartel eta panel garbiketaren datuen aurrean

fotoIrungo EH Bildu.- Irungo EH BILDUk egungo Udal gobernuak gatazka ezberdinak konpontzeko duen gaitasun eza agerian jarri nahi dugu beste behin.

Gaur ezagutu dugun berriak, kale garbiketak hiritarrontzat duen kostuak, hala erakusten du.

Denboran irauten duen arazoa izanik eta dituen kostuak ezaguturik, hiritarrak "incivicos" deitu eta isunekin mehatxatu beharrean arazoaren errora jo beharko genuke.

Ezagutzera eman diren datuak ikusita zergaitik ez da ondorioztatzen egun dugun panel kopurua ez dela nahikoa? erabilera topetik haratago erabiliak daudela eta bere helburua galdua dutela?

Talde, elkarte, autonomo hori isunekin ito baino zergaitik ez dituzte 35.000 euro horiek panel edo bitarteko gehiago jartzeko erabiltzen? honela datorren urtean ez genuke diru hori berriz hortan gastatu beharko.

Gure ustetan, Udal gibernu honek arazoan errora jo  beharrean ordenantzetara  eta isunekin mehatxatzera jo du, bere ezintasuna agerian utziz beste behin.

Gure proposamena, lehen azaldu bezala, 35.000 euro horiek arazoa benetan konpontzeko inbertitzea da, gainera honela datozen urteetan gastu hau aurreztu egingo litzateke.

Etiquetas: