Kobani Stalingrado da

kurdistanbat“Begira...Kobane Stalingrado da”, erantzuten deit Mehmet-ek begirada tinko eta ziurraz. Kurdistanen egun gertatzen ari denaren garrantzia historikoaz konsziente dela antzematen da bere hitzetan.

Mehmet Ali Dogan, antropologo, dokumentalista eta militante politikoa da, Hego Amerikan, Herri Kurduarekiko elkartasun komiteetako bozeramailea. Ez da denbora luzea Boliviatik etorri dela Argentinara, eta bihar zita bat du Uruguayen. Handik hona dabil Kurdistanen gertatzen ari dena lau haizeetara zabaltzen, eta nola ez elkartasuna antolazten.

Hala ere, beharbada begirune zintzoa diolako Euskal Herriaren borrokari, tarte bat egin digu. Horrela bidai zirraragarri batean murgildu gaitu... bertan jatorrizko herriak, inperialismoa, elkartasuna eta borroka eredugarria dira protagonista.

Lehenik eta behin ekialde hurbilak bizi duen kontestu orokorragtik galdetu nahiko genizuke... Ze analisi orokor egiten duzu zuk han gertatzen ari denaz?

Egungo egoera hobeta ulertzeko istorio txiki bat egitera noa... Udaberri arabiarreko mugimenduak hasi zirenean Egipton, Tunezen, afrikako iparraldean, berehala nik inperioa deitzen dudanak, hau de mendebaldeko potentzia kapitalistek, mugimendu guzti horien gaineko nolabaiteko kontrola ezarri zuten. Hau mugimendu zabal horien barnean zeuden indar islamistez baliatuz egin zuten, Konkretuki Anaiarte Musulmunaz baliatuz. Horrela, Tunezeko, Egiptoko, Afrika iparraldeko Anaiarte Musulmandarraren sarea inperioaren interesen laguntzaile bezala agertu zen, akordio osoz,  ireki berri zen eszenatoki politikoan.

Denbora gutxi geroago, 2011ean, Sirian ere manifestazio batzuek hasi ziren, bertan ere Anaiarte Musulmandarra  partaide garrantzitsua zen. Berehala, Turkiaren bitartez -dakigunez Turkiako estatuak NATOko  bigarren indar militarrik handiena du, AEBren atzetik- Sirian ematen ari zen gatazka hau, demokratikoa zena, manifestazio baketsuekin etabar, gatazka armatu batera bideratu zuten. Eta nola? Ba mertzenarioen bitartez, eta... zeintzuk dira mertzenario horiek? Ba zatirik handienean antolakunde islamista fanatikoetako kideak dira. Eta zergatik guzti hau? Ba plana ez delako Siriarekiko bakarrik, ezta mugan duen Irakerako ere. Plana oraindik ere zabalagoa delako.

Orain 2014ean, inperialismoak, kapitalismoak krisi sakona bizi du. Haientzako, krisi hontatik ateratzeko, edo atzeratzeko modu bakarra ez da heuren politika neo-liberala aldatzea baizik eta inguruan dituzten lurraldeetan barne gudak sorraraztea. Afganistanen, Yugoslavian egin zuten, orain ekialde hurbilean Irak, Siria gero Irán, Afganistan, Bangladesh, India eta iritsi Txinaraino. Ez da hipotesi hutsa esaten ari natzaizuna, Eduard Snowden-ek argitaraturiko dokumentuetan ederki azaldua agertzen da.

Orduan, mundu mailako plan baten barnean sartzen da, eta helburu du guda epe luze bat zabaltzea lurralde osoan. Ez hamar, hogei urte, beharbada mende oso baterako epean.

Hortik hasi ziren...eta zergatik ba hortik? Dakigun bezala Bashar al-Assad...beno nazionalista arabiar bat da, guk, kurdoek arazoak ditugu berarekin... baina berak ez zituen aliantzak onartzen mundu honekin -mendebaldeko potentzia kapitalistekin- Errusia edo Txina bezalako potentzietatik hurbilago zegoen. Orduan hemendik hasi ziren, pentsatuz, al-Assad, azkar eraitsiko zutela. Baina momentu honetan, Siriako iparraldean diren ia lau milioi kurduek paper klabea jokatu zuten. Hauek, Konfederalismo demokratikoaren proposamena jarraitzen dute -gero azalduko duguna-, Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK) mahai gainean jarria. Proposamen hau Abdullah Öcalan burkideak garatu zuen batez ere, kartzelan azken hamabost urteak daramizkiena, Turkiako kartzela batean, CIA-k Kenian atxilotu ostean...

...oker ez banago gainera bera da kartzela guztiko preso bakarra, isolamendu egoera gogorrean dago...

...bai, isolamendu osoan... Beno orduan, Sirian dauden Kurduen osotasunak, beno ez dut osostasunak esango baina bai ehuneko laurogeita hamar-hamabostak proiektu hau bultzatzen du, eta orduan ze egin zuten? Herriaren autodefentsa indarrak osatu zituzten (YPG eta YPJ), 2012an 30000 kide edukitzera iritsi zirenak eta gaur egun 50000 militante dituenak Sirian. Indar hauetan ia ehuneko berrogeitahamarra emakumeak dira.

Orduan zer egin zuten? Siriako iparraldearen kontrola hartu zuten, guretzako mendebaldeko Kurdistan, Rojava kurdua deitzen duguna. Momentu horretan, al-Assadek bere polizia eta indar militar guztiak atera zituen lurraldetik, eta kurduei utzi zien Siriaren batasunaren defentsa. Eta zergatik uzti zien hau Kurduei? Berak ondotxo dakielako, bai Siriako, Turkiako, Irakeko eta Iraneko Kurdu gehienek PKK proposamena jarraitzen dutela, eta ez dutela proiektu independentista bat defendatzen, baizik eta konfederazio demokratikoa. Gero sakonduko dugu horretan.

Orduna Kurduek kontrola hartu zutenean, hiru Kantoi autonomoren sorrera  ezarri zuten: Afin, Kobani -egun erresistentzian dagoena- eta Yazira. Eta bertan, sozialismo komunitarioaren eredu bat aplikatzen hasi ziren, asamblada herrikoiak, komunak... instituzio guztietan partehartze parekide bat emakume eta gizonen artea, baita ere partaidetza parekide bat beste talde etnikoekiko: asirioak, armenioak, turkomanoak, arabiarrak,... eta baita ere erlijio talde ezberdinen errepresentazio parekide bat: musulmandarrak, kristauak, judutarrak, kristau-ortodoxoak, katolikoak... orduan Inperioari min handia eman zion eredua izan zen. Atxikimendu handia jasotzen hasi zen eredua izan zelako, eta ez bakarrik kurduen artean baita ere bertan bizi ziren, asirio, armenio, arabiar eta turkomanoen artean ere bai.

Orduan Inperioak, berehala helburua aldatu zuen eta ISIS izena duen erakunde yihadista baten sorrera bultzatu zuen. ISIS-ek Irak eta Siriako Estatu Islamikoa esan nahi du, eta Al Qaedaren sareko antolakundea da...“Baina nola??!!” esaten didate batzuek “Zu erotuta zaude, nola ba babestuko dute gringoek Al Qaedaren sarean dagoen antolakunde bat, 2001en Nueva York-en egin zietena eta gero??!!” Ba bai, orain hobe dakigu, beharbada Nueva York-eko atentatuak beraien conplot bat izan zirela. Eta zergatik ausartzen naiz hau esatera? Ba probak ditugulako...

Adibidez, Madrilgo auzoetako marrokiarrak, Pariseko auzoetako marrokiarrak, argelinoak, arabiarrak baita Lyon edo Marsellakoak ere, Berlienko turkoak, Londreseko Pakistaniak, afgano, hinduak... AEBren aliatuak diren estatuen zerbitzu sekretuen partetik manipulazio ideologiko bat jasan zuten, fanatizazio prozesu bat ekarri zutenak, europako zerbitzu sekretuek berresten dut, gazte guzti hauek bildu zituzten, Turkiara bidali zituzten 2011 eta 2012 artean batez ere, eta deformazio ideologiko eta militarra eman zieten, gero Siriara bidaltzeko...zeinen kontra? Ba gura kontra, Kurduen kontra.

Inperioak esaten zuelako... “ez baditugu kontoi sozialista komunitario hauek desagerrarazten, eredu izan daitezke ekialde hurbilerako, eta ez dugu lortuko gure helburua: ekialde hurbilaren balkanizazioa”. Eta zer esan nahi du balkanizazioak? Ba Siria hiru lurraldeetan banatu, hiru estatu-nazio txikitan. Siria alabita bat -alabismoa Basher Al Assaden siniskera da egun Siriako populazioaren %40 praktikatzen duena, islamaren frakzio bat da modernoagoa- estatu sunita -bat islamisten menpean legokeena, Arabia Saudi eta Al Qaeda-ren sareetatik hurbil- eta amaitzeko estatu Kurdu bat.

Iraken berdina egin zuten 2003 eta gero, estatu batuarrek mendebaldeko demokrazia exportau nahi zuten horiek, zer egin zuten? Ba chiiten, suniten eta kurduen arteko haustura behartu zuten.

kurdistanlau...orduan esan dezakegu lurralderako inperialismoak daraman estrategiaren logika zatiketa dela? Bertan bizi diren herrien arteko zatiketa eta elkarren arteko gatazka bultzatzea euren interesak lortzeko egoera hobea izango delakoan?

...noski hori da. Hemen gertatzen ari dena, Yugoslavian gertatu zenaren berdina da. Begira, Yugoslavian, eredu sozialistaren 5o urteetan talde bakoitzak jarraitzen zuen erlijioak ez zuen garrantzia gehiegirik. Orain, Bosnian islamista hutsak dira eta Serbiako ortodoxoak gorrotatzen dituzte. Kroaziako katolikoek ortodoxoak eta musulmanak gorrotatzen dituzte. Orduan, beraientzako, daukaten boterearekin, komunikabide handien erabilpenarekin oso erraza da erlijioen arteko gudak piztea.

Baina horrek, ez du funtzionatzen egun gure zonaldean ISIS erakundea guztiz mertzenarioa delako. Zer esan nahi dut honekin? Ba ISISeko militanteen ia %100 ez direla Siriako biztanleak, ezta ere Irakiarrak. Orduan ez dute bertako biztanleriaren babesik. Erenegun, ISIS-eko kideek 300 sunita -ISIS-ek korronte sunitaren barnean kokatzen du bere burua-  erail zituzten Iraken. Zergatik? Sunitek ez dutelako, Irakeko biztanle bezala ISIS babesten. Orduan ez du funtzionatzen lurralde horreta espero bezala. Eta zer egiten dute? Ikara sortu. Beldurraren, gorrotoaren, izuaren sorrera.

Eta beno, ISIS-en  mehatxua garaitu dezakeen indar bakarra, exageratu gabe eta objetiboa izaten saiatuz, PKK-ren eta KCK -komunitate kurduen batasuna- indarrak dira. Hauek, Abdullah Öcallan-ek marakaturiko estrategia politikoa jarraitzen dute, eta 400 mugimendu sozialetik gora ditu barnean, hainbat alderdi politiko eta autodefentsarako talde militarrez gain.

Begira, ISIS-ek Mosul erasotu zuenean -Mosul Irakeko bigarren hiririk handiena da- ez zegoen inungo erresistentziarik, hiru ordutan ISISeko 2000 militantek 2000000 biztanle dituen hiri baten kontrola hartu zuten. Estatu batuen ezagutza eta babes osoarekin. Hala ere, ezin izan zuten aurrera egin PKK Irakeko Kurdistanen dagoelako, Kandil-eko mendizerran 20000 militanterekin ISIS garaitzeko prest.

Inperioak pentsatu zuen, ISIS-ek azkar egingo zuela aurrera, erresistentzia indar guzti hauek ezabatuko zituela...baina orain, erresistentzia heroiko onen ostean, behetik egindako erresistentzia, eta mundu mailan jasotako elkartasunaren ostean -Francisko aitasantuak ere esan du Kurduak kristauak defenditzen ari direla han, PKK-ko kurduak alegia- orduna Inperioak ezin izan zuen isilunea mantendu. Irailak 15 hasi zen Kobaniren kontrako ersoak, Kobani egun, Siriako Kurduen kantoi bat da...

...ez dakienarentzat Turkiarekin muga egiten duena...

...bai hori da. 30 egunetan ez zen inungo interbentziorik egon herrialde inperialistan partetik ISIS-en kontra. Gogoratzen dugu, ISIS-ek  NATOren punta-puntako armamentua eta teknologia duela eskura Turkiari esker. Ez zuten ezer egin. Baina kuruduekiko elkartasun hau, eta ISIS-ekiko kontrakotasuna mundu mailan azaleratu zenean, hasi ziren esaten... “ISIS etsaia da...” eta euren kontra borrokatuko balute bezala egiten dute, baina dena gezurra da. Gertatzen dena da, heurek ez dutela berain populazioaren konfidantza galdu nahi.

Orduan gertatzen dena da inperialismoak balkanizazio plan bat ezarri nahi duela lurraldean, eta bitartean Kurduak ez bakarrik Siriako Kurduak, 4o milioi Kurdu -20 milioi Turkian, 7 milioi Iranen, beste 7 Iraken, 4 milioi sirian eta beste 4 europan zehar- euren atolakundeekin eta konfederazio demokratikoaren estrategiarekin oztopo handi bat direla.

Hori galdetu nahi genizun, herri Kurduaz. Beharbada, irakurtzen ari den norbaitek ez daki gehiegi Kurdistanetaz...eta galde egin nahi genizun zeintzuk zareten kurduak eta zein den zuen borroka ibilibidea gaurko egunera iritsia arte...

Bai. Herri Kurdua mesopotamiako jatorrizko herrietako bat da, Euskaldunak bezala. Hor daramate milaka urtetatik hona. Orduan erlijio monoteisten sorrera hasi zenean, inbasioak hasi ziren Kurdistango lurraldeetan barrena. Arabiarrak lehenengo, eta gero turkiarrak iritsi ziren XIII. mendean Otomoandar inperio handia sortuz. Lehenengo guda mundial arte, kurduek autonomia zuten, euren kulturaren baitan bizi zitezkeen beste herri batzuen antzera, Otomandar Inperioaren barnean. Lehenengo guda mundial hasi zenean, hiru potentzia inperialistek, Alemaniak, Frantziak eta Britania Handiak zonaldea banatzen dute. Gero, Frantziar eta Britaindarren garaipenarekin zatiketa berri bat dator. Hauek, mundu arabiarra banatzen dute estatu nazio txikiagotan eta sortzen diren estatu horiek, familia lagunei ematen dizkieta, eredu feudalaren antzera. Arabia Saudi, Kubait,.etb,etb.

Ez dago ez argudio antropologikorik ez soziologikorik banaketa hau justifikatuko duenik. Momentu honeta, ez diete inungo eskubiderik ematen kurduei. Orduan Kurdistan historikoak, Armeniak bezala -1915 Turiar estatuaren partetik genozidioa jasan zuenak, 1500000 pertsoan akatu zituenak-, ez zituen zegozkion eskubidak jaso eta lau estatutan banatua izan zen, Irak, Turkia, Iran -momentu honetan ez zen independientea. kolonia britaniniarra baizik- eta Siria-hau ere ez zen independientea, kolinia frantziarra baizik-. Eta zeragtik? 1906.urtean, Irakeko Kudistanen aberastasun iturri berri bat topatu zutelako: petroleoa.

Horrela hasi zen beraz banaketa, eta Kurduek nola ez, borroka egin zuten beren eskubideen alde, matxinada ugari... Baina matxinada hauek ez zuten ezaugarri nazionala, buruzagi tribalek gidatuak ziren, ulertzen da? Erantzun tribal bat, feudala.

kurdistanbi Matxinadarik modernoena, jada ezaugarritze nazional batekin, 60 eta 70eko hamarkadetan hasi zen, PKKren (Langile Kurduen Alderdia) sorrerarekin.

Garai horretan, 1980ean, estatu kolpea Turkian. Hiru hilabeteren barnean 600000 atxilotu. Eta ez bakarrik alderdi politikoetako militanteak, baita ere giza eskubideen defendatzaileak, ikasleak, kazetariak,...momentu honetan, PKK Libanoko lurraldean errefuxiatzen da FPLPren -Palestinaren Askapenerako Fronte Popularra- anaitasunarekin, biek ideologia marxista izanda gertutasuna baitzegoen. 1984ean PKKk borroka armatua abiarazten du Turkian borroka demokratikoa aurrera eramateko beste biderik ez dagoela ikusita. Azkar, 1990erako gerrillaren tamaina hazi egiten da eta jada 8000 militante ditu eta inguruko populazio kurduaren babesa ere irabzaten du.

Horrela 1998ra iristen gara, puntu honeta PKKk bere ideologia independentista ber-aztertzen du. Kurdistan, Euskal Herriarekin alderatuta oso desberdina da, zergatik? Bat, 40 milioi biztanle dituen herri bat da, eta kasik erdia ez da Kurdistan historikoan bizi. Adibidez, Istanbul orain, Turkiako hiririk populatuena, 15 milioi biztanlerekin.. ia erdia kurdua da!

Orduan PKKk estaen du, “zer egin behar dugu?”, erdia Kurdistan historikotik kanpo bizi da. Imaginatu zazu zuk, Euskal Herritar gehienak Madrilen biziko balira! Nola sortu behar dugu Euskal Herri independiente bat, eta gero euskaldu guztiak bueltatzera deitu...ez da posible! Orduan alde batetik aspektu praktiko hau dago. Eta bestetik, PKKk, estau-nazio kapitalistaren izana  ber-aztertzen du. Estatu-nazional kapitalistek, eta baita ere beste herrialde batzuek, sozialismo errealaren baitan zeudenak, lau handicap edo muga zituzten. Lehenengo, estatu-nazio kapitalista batek talde etniko baten dominazioa aurre-ikusten du beste talde etniko batzuen gainetik, edo erlijio batena besteen gainetik. Bigarren, klase txiki baten dominazioa klase herrikoien gainetik. Hirugarrenik matxismoa aurreikusten du, gizonaren nagusitasuna emakumearen gainetik. Eta garrantzitsuago oraindik, gizarte kapitalista produktibista hauek, ama lurra ustiatzen, akatzen dutenak.

Estatu eredu hauen kritikarekin, PKKk estrategia politiko berri bat garatzen du: Konfederalsimo Demokratikoa. Konfederalismo Demokratikoak ez du estatu baten kontrola baztertzen, beste aukerarik ez balego. Baina, nola gutxitu dezakegu Estatuaren papera gizartearen gestioarekiko. Gizarteak, era ahalik eta autogestionatuenean, eguneroko bizitzaren gaineko kontrola eduki behar du. Estatua hemen dago, bakarrik, batasuna, askatasunen babesa, etb. bermatzeko. Eta baita ere, Estatu hau, Estatu Plurinazional bat izan daiteke. Beno, hemen ondoan dugu Boliviaren eredua, egun 33 nazionalitate ezberdinek elkarbizitza eredu berriak ikasten ari dira...eredu gaztea da, jaio berria, bide asko du egiteko... baina beno hor dugun eredu bat da eta kultura ezberdinen arteko elkarbizitzarako eredu bat izan daiteke. Eta ez bakarrik ikuspegi horrekin, baizik eta ikusita partehartze modu zuzenak, berriak, estatuaren eta herriaren artean erlazio zuzenagoak eraikitzeko.

Orduan Konfederalismo Demokratikoa ez da anaitasun proiektu bat bakarrik, kultura ezberdinen arteko elkarbizitza baketsua bermatzeko proiektu bat bakarrik. Bai emakumeek, bai klase zapalduek gestio oso bereganatzeko proiektu bat da. Beraz ez dugu gure Estatu independientea eraikitzeari itxoingo, hori bai, ez diogu uko egiten, guk ez dugu nahi estatu Turkotik banatu, baina ez badago elkar-ulertzeko tarterik, ez diogu inundik inora estatu independiente bat sortzeko aukerari uko egiten. Baina guk ez dugu helburu estrategiko horrekin borrokatzen egun, guk ekialde hurbileko herri ezberdinen elkarbizitza baketsu eta demokratikoa lortzeko egiten dugu borroka.

Eta ze harrera eduki du Konfederalismo Demokratikoaren proposamenak inguruko herrietan? Eta ze aldaketa egongo liratekeela uste duzu, ekialde hurbilean, proposamen honek aurrera egingo balu?

Begira, Kuruduak bizi diren lurraldeak ezaugarri berezi bat du. Historikoki, milaka urteetan zehar, zonaldean bizi izan ziren jatorrizko herriak elkarrekin bizi izan ziren. Orduan, Kurdistango lurraldearen pertzepzioa, desberdina da inguruan... Guk Kurdistan historikoa esaten dugun horretan, asiriarren, armeniarren eta persen lurralde batzuk ere badaude... ulertzen duzu? Orduan lurraldetasunaren pertzepzioa desberdina da, Irlandako edo Euskal Herriko anaiek dutenarekin alderatzen badugu. Hau jakin beharrekoa da.

kurdistanhiru

Eta beste gauza bat, nazionalitate ezberdinen arteko elkarbizitza baketsu bat garatzen saiatu behar gara XXI. mendean. Saiatu ekiditen nazionalitateen borrokak inguruko hegemonia lortzeko. Berdintasunezko harremanetan oinarritutako gizarte batean bizitzea posible da. Orduan, proposamen berri honekin, gure anai persen, turkiarrenn, siriarren atxikimendua handitu egin da... herriak ez direlako etsaiak, herri hauen agintariak dira, Turiako, Siriako, Irakeko, Iraneko estatuen agintariak dira errepresio guzti honen erantzule.

Beraz, atxikimendua, elkartasuna handitu egin da, eta elkarrekin antolakundeak sortzen ari gara. Eta beste gauza bat, turkiako eta siriako kurduak banatzen dituen muga, imagina zazu... Siria demokratizatzen badugu, eta Siria estatu plurinazional eta konfederatu batean bilakatzen badugu, eta Turkian gauza berbera egiten badugu... mugak ez du zentzurik, elkarrekin gaude.

Herri Kurduaren batasuna ez da estatu ezberdinen independentziatik pasatzen soilik. Horregatik, erabaki dugu estrategia berri hau. Hobe funtzionatzen du eta gure herriek historikoki elkarbizitzeko eduki duten ereduarekin egiten du bat. Gure proposamenak egun, ez ditu erreferenztia ideologia sozialista modernoak soilik, gure ohituratik ere edaten dugu, komunista zena, batzuek... marxista eboluzionista batzuek primitibo bezala izandatzen dutena, baina primitibo zergatik? Gu modernoak gaude!... Orduan horrela da, hobe egiten ari garela aurrera, ez bakarrik kurduak, baita ere gure anai asirio, turko, armenio, persak ere bai.

Nik uste, orain egoera hobean gaudela ulertzeko egun Rojava-ko lurraldean gertatzen ari dena, Kobaniko enfrentamenduetan gertatzen ari dena... zein da hango egoera Mehmet? Ze garrantzi du zure ustez, han gertatzen ari denak ekialde hurbilarentzako?

Begira... Kobane Stalingrado da. Bi arrazoirengatik. Batetik, gizon eta emakume kurduek etxez etxe, kalez kale defenditzen dutelako Kobani Inperioaren eta estatu turkiarraren panpinak diren ISISeko mertzenarioen kontra. Bestetik, Kobane erorizgero, balkanizazio planak aurrera egin dezakeelako. Eta balkanizazio plana ez da inguruko herrientzako mehatxu bat soilik, mundu guztia hartzen du baitan.

Balkanizazio plana Inperioaren plan bat da, Bolibiaren, Venezuelaren, Argentinaren kontra dabilen Inperio berdinaren plan bat. Orduan Kobanik irabzigero, Inperioak ez du han bakarrik galtzen, mundu osoan galtzen du.

Horregatik da garrantzitsua...eta irabazten ari gara. Ze pasatu zen? Erresistentziaren 30 egun eta gero, inperioak Kobani defendituko balu bezala egiten du, eta ez nahi dutelako, baizik eta presio oso handia dagoelako. Berdina Peshmergekin, hauek irakeko estatu kurdoaren indar militarrak dira, Barzani-ren agindupean. Barzani Turkiaren eta AEBen laguna da. Orduan, orain, Stalingrado, Berlinen bilakatzen da...zer esan nahi dut? Sovietarrak Berlineruntz zihoazenean, gringoek ahal izan zuten guztia egin zuten lehenago iristeko eta sateko... “guk askatu genuen Berlin!”

Orduan, guk ez dugu hau onartuko. Datozela? Ongi etorriak. Heurek uste zutelako, guk, Kobaniko Kurduek, laguntzari uko egingo geniola. Ez, datozela, gura anaiak dira. Baina ez dugu onartuko Kobani bitan banatzea, alde bat sozialista eta bestea...nik zer dakit zer. Beraz ongi etorriak dira laguntzera badatoz, baina autodefentsarako indar kurduen pean egingo dute lan, YPG eta YPJren agindupean. Siriako ejertzito librearen zati bat ere bertan da, baina zati laikoa, eta kantoien sistema  eta Konfederalismo Demokratikoa errespetazten duen taldea.

Beraz, borrokan ari gara, nik uste garaipenetik hurbil gaudela baina jakin behar dugu garaipen hau ez dela AEBrena, NATOrena, bonbardaketena,... izango. Garaipen hau gure kideen erresistentzia lokalari esker emango da.

Mila esker Mehmet.

Ez da ezer.

Elkarrisketa:

Etiquetas: