HAPO eta Landetxa/Katea auzoa

foto

Landetxako Auzo Elkartea.- 2008an, Hiritar Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapen bat aurkeztu zen eta  une honetan udaleko osoko bilkurara eramango da behin behineko onespena ematera. Epe guzti honetan HPOk aldaketa ugari izan ditu: botatzea aurreikusten ziren hainbat etxebizitza eta baserri mantentzea lortu da; hainbat nekazal gune  babestea lortu da, kalte egingo ziguten errepideak moldatzea lortu da,… guzti hori, gure auzoko bizilagunen jarrera aktiboari esker izan da. Izan ere, auzo elkartean auzotarrekin hainbat bilera eta bi batzar orokor burutu ondoren egindako  500 proposamen edo alegazio ez ziren huskeria bat izan.

Bestalde, hainbat gauza ikus dezakegu:

Zabaleta eta Oihan Zabaleta eremua: Gune honetan orain eta etorkizunean ere, nekazaritza eta abeltzaintzarako ekintzetara bakarrik bideratzea defendatzen dugu.

Etxebizitza: Argi dago etxebizitza libreak deritzanak ez direla saltzen, eta Babes Ofizialeko Etxeak (BOE) ere zailtasun handiak dauzkatela egokitzeko/esleitzeko unean. Hortaz etxebizitza politika aldatzea beharrezkoa da. Landetxa-Katea auzoan etxebizitza hutsak bete arte, eremu berrietan etxebizitza gehiago ez eraikitzea exijitzen dugu. Auzoko etxebizitza hutsak bete daitezela alokairu sozialarekin; egitekotan egiten diren etxeak alokairu sozialekoak izan bitez, bai esleitzeko daudenak bai eta etorkizunean burutuko direnak ere. 

Merkataritza: Araso Sasikoburuaren inguruan ez bedi gune komertzialik eraiki. Landetxa-Katea auzoko merkataritza txikiaren defentsa egiten dugu, eta hau, gune komertzial handien ugalketarekin bateraezina da. 

Prozesu guzti hontatik ondorioztatzen dugun ikasketa zera da: auzoko partehartze antolatua ezinbestekoa izan dela etxebizitza, baserri, nekazal gune… ez daitezen kaltetuak izan. Azken finean, egitasmo honek kaltetzen zituen bizilagun guztien defentsan atera gara, gure ondare historiko, kultur eta ekologikoaren defentsan.

Landetxa-Katean, beste behin ere agerian utzi dugu ELKARREKIN EGIN DEZAKEGULA. Hortaz, argi dugu zein  bide jarraitu behar dugun.

Etiquetas: