Mercadona Irunen. Nork irabazten du?

IRABAZI-GANEMOS Irun.- Mercadona-ren trasladoa Araso Iparraldera, inguru honetako zenbait lursailen errekalifikazioa egin ostean, industriarako lurretik erabilera tertziarioa izando dutenetara, IRABAZI-GANEMOS Irun-en ustez erabaki oker bat hartu dela esatera sarama.

Duela zenbait urte Araso Iparraldea balio ekologiko nabaria zuen landa gune bat zen, lursail industrial gisa errekalifikatu zena, lanpostu asko sortuko zirela aurreikusiz. Urtarrilaren 7ko osoko bilkuran gune honetako zenbait lursail berriro errekalifikatzen dira, lursail industrialetik erabilera tertziarioa izando dutela aurreikusiz, gune honetan komertzio plataforma berri bat eratu ahal izateko.

Planteamentu honek suposatzen du:

1). Erosketak egiteko kotxearen erabilera sustatzea. Honek garraio sustengarriaren edozein politika kontraesaten du

2). Irabazi nagusiak erosketa gune handien multinazional batek eramaten ditu.

3). Ez dugu uste operario honek lanpostu gehiago sortzeko balioko duenik. Zenbait ikerketen arabera, erosketa gune handiek 1,5 lanpostu suntsitzen dituzte sorteen duten lanpostu bakoitzeko.

4). Kaltetu nagusiak hauek dira: nekazari eta abeltzainak, jakien multinazionalek beraien prezio politikekin xurgatu egiten dituztenak; eta tokian tokiko komertzioa, kontsumo jeitsiera jasan behar izateaz gain, neurri honek karga berri bat suposatzen diena.

IRABAZI-GANEMOS Irun huts egin duen modelo neoliberal eta desarrollista honi obeditzen dion dinamika aldatzearen alde dago; landa lurraren desagerpena, hiriguneetatik komertzioaren urruntzea, garraio sustengarri baten defentsaren aurkakoa dena, eta tokian tokiko komertzioaren gainbehera dakartzana.

IRABAZI-GANEMOS Irun-ek beste eredu sustengarriago bat bultzatzen du, tokian tokiko komertzio lokala defendatzen duena, Bidasoaldeko landa aktibitatea lagundu eta bultzatzen duena, tokiko produktuen kontsunoa sustatu, garraio publiko eta sustengarria defendatu,…Azken batean, tokian tokiko aktibitatearen aldeko politika sustengarri eta defentsakorrago bat. Populazioaren gehiengoaren interesak kontutan izando disuena, multinazioanalez gaindi.

Etiquetas: