Ideiakbizirik.com bloga erreferente bilakatu da Bidasoko ekintzaileen artean

Bidasoa Bizirik.- deiakbizirik.com blog-a erabilita, Bidasoa eskualdean hazten ari den ekintzaileen komunitateari zuzendutako informazio zerbitzu hurbila, dinamikoa eta irekia eskaintzen dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez.

Ondorengo gaien inguruko informazioa eskaintzen du ideiakbizirik.com-ek: Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu Departamentuko zerbitzuak, Arretxe-Ugaldeko, Zaisa Ieko, Ficobako eta Puntal Bizirik-eko Enpresa Guneetan kokatuta dauden 20 enpresak, bestelako babesak eta diru-laguntzak. Gainera, ekintzaileek blogean idatziz parte hartzeko aukera dute. Beraz, haien interesekoa izan daitekeen informazioa jaso dezakete ekintzaileek, eta beste ekintzaileak edo enpresa berriak ezagutu ditzakete.

Hilean 500 bisita baino gehiago jasotzen ditu, gaur egun, blogak. 2014.urtearekin alderatuta, %78 handitu da bisiten kopurua. Harpidedunen kopurua 500era iritsi dela izan daiteke arrazoi nagusietako bat.

Autoenplegu Departamentua
Bidasoa Bizirik-eko Autoenplegu Departamentuak eskaintzen dituen zerbitzuei zabaldutako leihoa da Ideiak Bizirik bloga. Aholkularitza ematen da bertan, eta ekintzaileei laguntza ematen zaie, enpresa ideiaren ebaluazio prozesutik, enpresaren lehen bizitza urteetara arte.

“Enpresen inkubagailua” eskaintzen da hasieran. Coworking gunea da, non pertsona ekintzaileek bideragarritasun plana egiteko, enpresa formalizatzeko, esperientziak trukatzeko eta beste enpresa berrien babesa bilatzeko tresnak dituzten. Beranduago, hobaridun lokalak eskaintzen zaizkie Arretxe Ugaldeko, Zaisa Ieko, Ficobako edo Puntal Bizirik-eko Enpresa Guneetan.

Gainera, oinarrizko ikastaro praktiko eta operatiboak eskaintzen dira, negozio ideia bat ezartzeko, teknologia berriak kontuan hartuta eta hazten ari diren sektoreei begira.

Etiquetas: