BERTSO ESKOLAK: 2015-2016 ikasturtea. Anima zaitez eta izena eman!

Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea).- Urriko lehen astean ekingo diogu ikasturte berriari Txingudiko Bertso Eskolan. Eskolak doan dira, beti bezala, eta urritik ekainera bitarte duzue izen-emateko aukera. Izena emateko, parte hartu nahi duzuen taldeko arduradunari deitu, edo mezua bidali, bestela, irunabar@gmail.com helbide elektronikora.

Hona aurtengo taldeen zerrenda. Inoiz egin dugun eskaintzarik zabalena da. Gustukoa izango al duzue!:

1.- HAUR ETA GAZTETXOEN BERTSO ESKOLA (hasi berriak eta 14 urte bitarteko gazteak)
     · Eguna: Astelehena
     · Ordua: 17:00-18:30 (IAZTIK, ORDU ALDAKETA, ERNE!)
     · Tokia: EKT (Euskal Kultur Taldea). Larretxipi kalea 12, Irun.
     · Arduraduna: Aitor Errazkin Vicente (685 72 75 39)
     · Lehendabiziko eguna: Urriak 5

2.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA I (Adin guztietako hasiberrientzat)
     · Eguna: Asteazkena
     · Ordua: 18:30-20:00
     · Tokia: Junkal Kalea, 22 (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
     · Arduraduna: Aitor Errazkin Vicente (685 72 75 39) eta Egoitz Zelaia Perez (669 36 65 89)
     · Lehendabiziko eguna: Urriak 7

3.- BERTSOLARITZA TAILERRA (BERRIA. Adin guztiak): Bertsogintza ez ezik (bat-batekoa zein idatzizkoa), bertsolaritzaren eta bertsogintzaren bueltako beste hainbat aspektu landuko ditugu, hala nola, historia, gai-jartzea, epaitzea, jende-aurrekotasuna … Beraz, bertsolaritza bere luze-zabalean ezagutzen hasteko tailerra izango da.
     · Eguna: Asteazkena
     · Ordua: 18:30-20:00
     · Tokia: Junkal Kalea, 22 (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
     · Arduraduna: Aitor Errazkin Vicente (685 72 75 39) eta Egoitz Zelaia Perez (669 36 65 89)
     · Lehendabiziko eguna: Urriak 7

4.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA II
     · Eguna: Astelehena
     · Ordua: 18:30-20:00
     · Tokia: Junkal Kalea, 22 (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
     · Arduraduna: Egoitz Zelaia Perez (669 36 65 89)
     · Lehendabiziko eguna: Urriak 5

5.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA III
     · Eguna: osteguna
     · Ordua: 19:30-21:30
     · Tokia: Jaizubia auzoko elkartea (Hondarribia)
     · Arduraduna: Abel Zabala Elizazu (690 06 58 26)
    Lehendabiziko eguna: Urriak 8

Utzi lotsak alde batera, eta zatoz gure artera!
Ikasturte berriari batera ekingo diogulakoan,

Etiquetas: