Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen Tailerra

Hondarribiko EH Bildu.- Iaz egin zen moduan, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aurrekontuen zati bat zein proiektutan inbertitzeko erabakia bertako hiritarren esku uzten du. Behe Bidasoa eskualdeari, Irun eta Hondarribiari alegia, 2 milioi euro gure eskualdea hobetzeko zertan inbertitu ditzakegun erabakitzea dagokigu.

Honetarako, lehehnengo fase honetan, gaur, ekainak 15, arratsaldeko 19.00etan, Alde Zaharreko kultur Etxean (Denda kalea, 18 -  103 Gela), Aldundiak tailer bat antolatu du gai horretaz jarduteko, eta bertan Aldundiko arduradunak ere egongo dira.

Lehenengo fase honen helburua proposamenak jasotzea da eta tailer hauetaz gain, Ekainaren 21a arte Bidasoaldeko herritarrek proposamenak egin ahalko ditugu http://www.aurrekontuahobetzen.eus webgunean.

Postontzien bidez ere proposamenak egiteko aukera ere izango da zenbait tokietan jarriko diren postontzien bitartez (Udaletxea; kiroldegia; Arraun Elkartea; Anbulategia; Turismo bulegoa). Epea Ekainaren 21 arte izango da ere bai.

Hurrengo fasean, jaso diren proposamenak bildu eta herritarrek aukeraketa bat egingo dute uztailan.

Deialdi hau zabaltzeko ardura berez Hondarribiko Udalari zegokion, baina badirudi Udalak ez duela erabaki hau herritarron esku utzi nahi zabalpenik ez bait dio eman eta deus gutxi egin bait du herritarrok tailer honetaz informatu gaitezen.

Hortaz, zatoz eta parte har ezazu hiritarren diruarekin zer egin erabakitzen.

Etiquetas: