Giza Eskubideen alde: gu Donostian egongo gara Otegi Askatu!!

logoArtikulu hau sinatzen dugunok uste dugu, Podemos – Ahal Dugu-ren gehiengoak bezala, Euskal Herrian garai politiko berria ekarri nahi duen edozein ekimen ongietorria dela. Hori dela eta, ontzat ikusten dugu indar politiko GUZTIEK bakearen eta elkarbizitzaren aldeko jarreretara hurbiltzea, gaur egungo euskal gizartearen gehiengoaren jarreretara, alegia.

Era berean, ulertzen dugu “Otegi askatu-Free Otegi –Libertad para Otegi” plataformaren deialdia, nazioarteko mailako eta euskal mailako ospe handiko pertsonez osatua, ekimen positiboa dela, izan ere bidegabeki atxilotuta dagoela uste dugun pertsona baten askatasuna  eskatzen da; horrekin batera, berak eta Bateragune kasuko bere taldekideek bide demokratikoak aukeratu dituztela eta bake prozesuaren alde jokatu dutela argia dela uste dugu. Halaber, “Todo es ETA” esaldi zaharra guztiz faltsua dela argi geratu da. Ia 10 urte ondoren, Otegik, Zapateroren laudorioak jasotzearen arrazoi berdinengatik, espetxeratuta jarraitzen du.

Ekintza politikoa ETAtik kanpo defendatzen zutenek erakunde beraren agindupean jardutea leporatuta kondenatua izateak argi erakusten du nola estatu espainiarreko justiziarentzat aurreiritziak gertaerak berak baino garrantzitsuagoak direla.

Lau urte baino gehiago daramatzagu edozein motatako erasorik gabe eta horrek behin betiko bakeari ateak irekitzen dizkio, baina eszenatoki honetan guztion arteko akordioak eta neurriak adostu behar ditugu. Ahalegin guztiak egin behar ditugu Euskadin bake-esparru egonkor eta iraunkorra eraikitzeko. Aukera historikoa da.

Guretzat Otegi bake-prozesua sendotzeko aktibo bat da, baina hori baino haratago, injustizia gisa ulertzen dugu bere espetxeratzea eta bere gaur egun arteko atxiloketa. Gure asmoa ez da Otegi heroi bat bezala edo bakezaletasunaren txapeldun gisa eusten duen manifestu bat sinatzea. Badira ezker abertzalearen eta Otegiren ibilbide politikoan ados ez gauden gauzak, horregatik indar politiko desberdin batean gaude. Injustizia baten aurkako eta giza eskubideen urraketa baten kontrako  manifestazioa babestu nahi dugu, giza eskubideak defendatzea Podemos Ahal duguren helburu nagusia delako

Hori dela eta, bidegabekeria guztien aurkakoak garelako, Donostian egongo gara larunbatean. Nor bere izenean joango gara eta ez Podemos Ahal Duguren ordezkari gisa. Eta bertan Podemos Ahal duguren lagun askorekin izango gara.

SINATU:

  • Koldo Martin Hernando- (Portavoz Arabako Foru Aldundiko Batzarkidea)
  • Juan Jose Celorio Diaz (Arabako Foru Aldundiko Batzarkidea)
  • Mari Cruz Polaina Gonzalez (Arabako Foru Aldundiko Batzarkidea)
  • Daniel Trujillano Aguirre (Arabako Foru Aldundiko Batzarkidea)
  • Mikel Isasi Ruiz (Bizkaiako Foru Aldundiko Batzarkidea)
  • Elsa Pamparacuatro Merchan (Bizkaiako Foru Aldundiko Batzarkidea)
  • Nuria Atienza Garcia (Bizkaiako Foru Aldundiko Batzarkidea)
  • Neskutz Rodriguez Ormazabal (Portavoz grupo juntero Podemos Bizkaia)
  • Josean Elgazabal Dueñas (Bizkaiako Foru Aldundiko Batzarkidea)
  • Jon Ander Fernandez Tinoco (Concejal del ayuntamiento Portugalete)
  • Ruben Belandia Fradejas (Concejal del ayuntamiento Leioa)
  • Begoña Juaristi Linacero (Concejala del ayuntamiento Leioa)
  • Juan Ignacio Del Vigo Cruz (Concejal del ayuntamiento Sopela)
  • Heri Lago-Lekue Fernandez (Concejal del ayuntamiento Barrika)
  • Angel Jimenez Esquilas (Concejal del ayuntamiento Amurrio)
  • Kepa Gonzalez Garcia (Concejal del ayuntamiento Amurrio)
  • Julian Rios Santiago (Concejal del ayuntamiento Durango)
  • Igor Urizar Murgoitio (Concejal del ayuntamiento Arrasate)
  • Juliana Perera Figueredo Concejala del ayuntamiento Durango)
  • Olga Jiménez Marcos (Concejala del ayuntamiento de Galdakao)
  • Luis Angel Sanchez de Lachina (Concejal del ayuntamiento de Galdakao)
  • Paula Amieva Clemente (Concejala del ayuntamiento de Getxo)
  • Laura Perez (Secretaria General de Podemos Navarra- Parlamentaria)
  • Angel Armendariz Bergara (Miembro del CC Podemos Navarra)
  • Iñigo Pascual Lisarri (Miembro del CC Podemos Navarra)
  • José Ramón Urtasun Recalde (Miembro del CC Podemos Navarra)
  • Noemi Solanas Soler (Miembro del CC Podemos Navarra)
  • Carlos Couso Chamarro (Parlamentario Navarro)
  • Mikel Buil García (Parlamentario Navarro)

Etiquetas: