Hondarribiko EH Bilduk ostiralean kanpainari amaiera emamateko afaria antolatu du

Hondarribiko EH Bildu.- Hauteskunde kanpaina behar den moduan bukatzeko afaria antolatu dugu datorren ostiralerako, maiatzak 22, Olagarro elkartean. Afaria, kanpaina bukaera gurekin ospatu nahi duen guztiari irekia dago, noski!

Afarirako apuntatzeko epea asteazken gauerarte utziko dugu zabalik, sukaldariek ostegunean egin behar baidituzte erosketak.

Apuntatzeko, Muaran zabalduko dugun zerrendan izena emanda, ehbildu@ehbildu-hondarribia.org helbidera email bat bidaliz edota 674 501 363 telefonora deitu edota SMS bidalita egin dezakezu.

Etiquetas: