70 demanda jarri ditu Nafarroako Rural Kutxaren kontra “Zoru Klausula”

fotoZORU KLAUSULA STOP PLATAFORMAK, KALERATZEAK STOP ETA GIPUZKOAKO IRPH STOP ELKARTEEN LAGUNTZAREKIN, 70 DEMANDA JARRI DITU NAFARROAKO RURAL KUTXAREN KONTRA “ZORU KLAUSULA” BEZALA EZAGUTUA DENAREN APLIKAZIOZ KOBRATUTAKO KANTITATEEN BERRESKURAPENA ERREKLAMATUZ.

Plataforma hau finantza erakundeen gehiegikeriei aurre egiten dieten gainontzeko eragile sozialekin batera borrokatzeko sortu dugu. Gure helburua, mailegu hipotekarioetan txertatutako zoru klausulen kontrako dinamikak koordinatzea eta herritarron artean auzi honen inguruan dagoen haserrea irudikatzea da.

Pasa den irailaren 4an Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop plataformek emandako prentsaurrekoan, NAFARROAKO RURAL KUTXA bere bezeroei bost proposamen ezberdineko eskaintza iruzurti bat egiten ari zitzaiela eta hamabost egineko epean horietao bat aukeratu behar zutela iragarri zuten. Kontsumitzaileek mailegua bere horretan utzi, interes aldagarrien ordez 2 urtetatik 20 urte bitartean %2,25 edo %2,50eko interes finkoak ordaindu edo zoru klausula kentzearen truke maileguan hitzartutako diferentziala handitzea erabaki behar zuten. Eskaintza honetako aukeraren bat onartzeak zoru-klausularen inguruko akzio judizialei uko egitea suposatzen zuen, bezeroek ordu arte ordaindutako kantitateak berreskuratzeko aukera itxiz.

Eskaintza hau bereziki iruzurtia da momento hauetan, izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak zoru klausulagatik ordainduriko kopuruen itzultzea 2013ko maiatzaren 9tik aurrerako denbora tartera mugatu duen arren, zenbait Lurralde Auzitegik dotrina honen aurka agertu eta Europar Batasuneko Justizia Epaitegiari galdera helarazi baitiote. Oso litekeena da Europako Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren dotrina atzera bota eta zoru-klausula berehala baliogabetu eta kontsumitzaileak ordainduriko guzti-guztia berreskuratzeko eskubidea aurreikustea. Zentzu honetan, Europako Auzitegiaren Abokatu Orokorrak auzi honen inguruan Granadako Merkataritzako Epaitegiak planteatutako galderaren inguruan egindako txostena eman zuen ezagutzera pasa den astean. Bertan, Espainiako Auzitegi Gorenaren dotrina Europako kontsumitzaileen babeserako zuzenbidearen kontrakoa dela eta abusuzkoa den klausula baten baliogabetze deklarazioaren efektuak denboran mugarik izan ezin dezakeela aitortzen du,Rural Kutxaren eskaintzak jasotzen dituen bost aukerek gure auzitegien epaiek baino egoera okerragoan uzten dute kontsumitzailea. Zer esanik ez proposamen hauek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpenak ziurrenik esango duenarekin alderatzen baditugu.

Gaurko agerraldian KALERATZEEN, POBREZIAREN ETA DESBERDINTASUN SOZIALEN KONTRAKO DEKALOGOAren sinatzaile diren erakunde eta alderdi politikoekin ordezkariak daude.

Dekalogoaren bosgarren puntuak kontsumitzaileekin sinatutako kontratuetan abusuzko klausulak ezabatzea exijitzen duen heinean Rural Kutxaren iruzur saiakera baldar hau ere salatu nahi izan dute. Klausula honengatik kaltetutako bezeroen talde jendetsu bat ere bildu dugu gaur erakunde honen kontra jarri ditugun 70 demanden berri emateko. Demanda hauetan zoru klausulagatik kobratutako kantitate guztiak itzultzea erreklamatzen diogu Rural Kutxari.

Zoritxarrez, klausula hau negoziatua izan ez den kasuetan bakarrik da posible demanda jartzea, izan ere, klausula honen abusuzko izaera bere transparentzia faltatik baitator. Hortaz, Rural Kutxaren iruzurrean erori direnek ezingo dute demandarik jarri.

Dei egin nahi diegu, dena den, bankuen praktika txarrengatik kaltetutako guztiei engainatuak izan ez daitezen eta finantza erakundeen abusuen kontra borrokatzen dugun plataforma ezberdinetara batu daitezen. Finantza erakundeen abusuek kokoteraino gaituztelako.

Orain inoiz baino gehiago, posible delako. 

Etiquetas: