Datuen arabera, azken hilabetean 298 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 269 pertsona Irunen eta 29 Hondarribian.
Gaur egun, Irunen, 4.831 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,9 hain zuzen.
Hondarribian, gaur egun 890 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.
Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 15koa da (% 16,2 Irungoa eta % 10,8 Hondarribikoa), % 12,2 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 14,6 da .
Langabeziak, sektore guztietan egin du gora, zerbitzuak bereziki 244 lanpostu galtzen.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano