HIKA TAILERRA, Irunabarren eta Bidasoako AEKk antolatuta

Irunabarrek eta AEK Irungo euskaltegiak "Hika tailerra, toka eta noka ohitzeko ikastaroa" antolatu dugu.

Izena emateko epea otsailaren 1ean zabaldu genuen, eta otsailaren 24 bitarte luzatuko. Ikastaroak martxoaren 5etik maiatzaren 28ra iraungo du, eta oporraldiak-oporraldi, 11 saio izango dira guztira, larunbat goizetan, goizeko 9:00etatik 12:00ak bitarte, Irungo Junkal karrikako 22an.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko ikasle bakoitzak 60 € ordaindu beharko ditu. Ikastaro praktikoa izango da, batez ere, Joxan Elosegi eta Aitor Errazkin irundarrek gidatuko dutena, eta euskara batuko eta Irungo eta inguruetako formak eta moldeak ezagutu eta landu ahal izango dira bertan.

Izena emateko, nahikoa da, hasiera batean behintzat, irunhika@gmail.com posta elektroniko helbidera idatzi eta parte hartzeko asmoa azaltzearekin.

Ikastaroaren gaineko zalantzak argitu eta informazio gehiago behar izanez gero, posta elektroniko helbide bera, irunhika@gmail.com, eta 943 628834 (AEK Irungo euskaltegia) eta 0034 688825429 telefono zenbakiak dituzue.

AEK Irungo euskaltegira bertara ere jo dezakezue informazio eske, baina bulego orduetan, beti ere, Legia karrikako 6.ean.

Eskaintzak jakinmina piztu badizu, ez egin zalantzarik eta animatu!

Etiquetas: