Abuztuak 6, larunbata:
· Egun osoan zehar "Irungo Euskal Jira X. Argazki Lehiaketa". Oinarriak HEMEN jaitsi ditzakezue.
· 09:00 : Txalaparta hiriko hainbat tokitan.
· 10:00-13:00 : Hainbat taldek musika eta dantza emanaldia eskainiko dute hiriko auzoetan barrena.
· Urdanibia plazan :
- 10:30 : Artisau-lanak.
- 11:00 : Hainbat saio oholtzan: trikitixak, dantzariak eta abar.
- 11:15 : Taberna irekiko da. Txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
- 11:30 : Herri kirolak.
- 12:00 : Irungo Udaletxean. Antzezpena: 1766 Irungo lehenbiziko Udalaren sorrera.
- 12:00-16:00 : Parte hartzen duten gurdien erakusketa.
- 12:30 : Bertsolariak.
- 13:00 : Dantzariak.
- 14:00 : Desfilean parte hartuko duten musika eta dantza taldeei eskainitako bazkaria Irungo Atsegina Elkartean.
- 17:00-21:30 : Taberna irekiko da. Sardinak, txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
· 18:00 : Euskal Jiraren desfilea Ibilbidea: Mendelu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru Kalea, Kale Nagusia, San Juan Plaza, San Martzial Kalea eta Urdanibia Plaza.
- 20:00 : Irungo eta Hondarribiko txistulariek “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera emanaldi bat eskainiko dute, eta “Agur Jaunak” eta “Gernikako Arbola” joko dituzte.
- 20:30 : Kemen Dantza Taldearen eskutik ”Dantza Jira Erromeria”.
OHARRAK :
- Jaietako Batzordea ez da erantzule izango Irungo Euskal Jirak dirauen bitartean gerta litezkeen istripuez.
- Era berean, beretzat gordetzen du egitarau honetan edozein aldaketa egiteko eskubidea.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano