II. "AMA XANTALEN" marmitako lehiaketa

Bigarren urtez, datorren abuztuaren 13ean Urdanibia plazan “AMA XANTALEN” Marmitako lehiaketa antolatu dugu.

Izen-ematea irekia da eta desio duen pertsona guztiak gonbidaturik daude, bere izenean edo elkarte gastronomiko, kuadrilak etab ordezkatuz. Parte hartu nahi duenak Alde Zaharreko auzo elkartearekin kontaktuan jarri behar du, aldezaharrasanjuan@gmail.com // moskukobestak@gmail.com helbide elektronikoetan abuztuak 9a baino lehen.

Sukaldatutako mamitakoak, antolatzen den herri bazkarian dastatuko dira (Moskuko Jaiaen Asanblada). Bazkarirako txartelak inguruko tabernetan jarriko dira salgai abuztua hasieran.

Antolatzaileak: Alde Zaharra - San Juan Auzo Elkartea eta Moskuko Jaien Asanblada.

Lehiaketaren oinarri eta arauak...

Etiquetas: