EAEko Kaleratzeak STOP eta Gipuzkoako IRPH STOPen komunikatua etxegabetzeen, pobreziaren eta desberdintasun sozialen aurkako dekalogoa eguneratuari buruz

fotoGipuzkoako IRPH STOP eta Kaleratzeak STOP.- Lehenik eta behin hemen egotea eskertu nahi dizuegu ETXEGABETZEEN, POBREZIAREN ETA DESBERDINTASUN SOZIALEN AURKAKO DEKALOGO EGUNERATU hau babestu duzuen kaltetu, laguntzaile, plataforma sozial, sindikatu, partidu eta koalizio guztiei. Bereziki eskertu nahi dugu kalean, instituzioetan eta Gasteizko legebiltzarrean hura babesteko hartu duzuen konpromisoa. Gure eskerrak Afectados por Lanbideri, Duintasuna eta Gepe erretiratuen elkarteei, LAB eta ESK sindikatuei eta EH-BILDU, PSE-EE, PODEMOS, EZKER ANITZA eta EQUO alderdi eta koalizio politikoei.

Duela 18nhilabete hasi ginen dekalogo hau bete dadin borrokan. Etxebezitza Legearen osaeran aktiboki hartu genuen parte, gai sozialetarako aurrekontu murriztuak salatu genituen batzar naguesien eta Gasteizko legebiltzarraren aurrea, etxegabetzerik gabeko lurraldeak deklaratzeko mozioak onartzea lortu dugu udaletxe zein batzar nagusietan eta 50 etxebizitza baino gehiagoren enkanteak bertan behera gelditzea lortu dugu; udaletxeen bitartekaritzari esker ehundaka familientzako bigarren aukera erreal bat negoziatuz.

Hala ere, eta gure borrokak aurrera darraien arren, milaka familientzat etxegabetze, pobrezia eta baztertze arazoek hor diraute, eta okerrera doaz, horien errudun nagusietako bat Lakuako gobernua delarik. Adierazle europearren arabera EAE-n milioi erdi persona dago pobreziaren atalasean. Horien erdiak pobrezia energetikoa pairatzen du, etxegabetzeek  aurrera jarraitzen duten eta etxebizizta oinarrizko eskubide bezala bermatzen ez den bitartean.

Gasteizko gobernuak, PPrekin batera, legebiltzarrean onarturiko etxebizitza legea ezeztatu du, eta Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriak edo Larrialdi Sozialetarako Laguntzak okertzeko erabili du. Gainera, Alokabideren bitartez, 57 familia etxegabetu ditu aurtengo lehen hiru hilabetetan soilik. Lakuak elikaduran, etxebizitzan, energian, osasungintzan, hezkuntzan eta menpekotasuna dutenen laguntzetan murrizketak mantentzen dituen aurrekontuak onartu ditu. Gutxi balitz, iruzur fiskala jazartzeari uko egin dio eta guri egin digu iruzur %7ko sarrerak izango zirela esanaz, errealitatean %3 izango direnak. Jaitsiera honek, noski, murrizketa gehiago ekarriko ditu datorren urtean.

Guzti honengatik ESKATZEN DUGU:

  • Prestazioak ez okertzea, ez baldintzetan ez kantoitateetan, Etxebizitzaren Legea garatzerakoan.
  • Alokairu sozial bat finkatzea; justua eta berrikusagarria, errenta eta komunitate gastuen baturak familiaren sarreren %30 edo RGIaren %15a gaindituko ez duela ziurtatuko duena.
  • Salmenta egoeran dauden BOE guztiak alokairuan jar daitezela, Bizigune eta ASAP programak berriro martxan jar daitezela etxe hutsak alokairuan jar ditzaten eta etxebizitzara bideraturiko aurrekontua handitu dadila etxebizitza legea bete eta etxebizitza eskubidea laguntza ekonomikoengatik ordezaktzeko saiakerak alde batera uzteko.
  • Alokabidek fede oneko zordunik ez etxegabetzea, EAEko administrazioen esku dauden alokairuko etxebizitzak Prozedura Administratiboko Legearen menpe geratzea eta kontratuak luzatzerakoan dagoen arbitrariotasunarekin amaitzea
  • Aurreko kasuekiko efektua izango duen etxea ordainean emateko aukera ezar dadila, etxebizitza bankuen eskutik galdu duten familiei zorra kitatuz eta benetan eraginkorra den Bigarren Aukeraren Lege berri bat egitea; kapitalaren ordainketan eteteak, kitak edo ordainean ematearekin batera alokairu soziala aurreikusten duten neurriak bezalakoak indarrean jarriz.
  • Gasa, elektrizitatea edo ura bezalako oinarrizko hornigaiak baliabide urriko familiei kentzea debeka dadila eta pobrezia zein bazterketa ekiditeko laguntzen zenbatekoa handitzea.
  • Kutxabank, Gasteizko gobernua bezain etxegabetzailea ez pribatizatzea eta bere kontrol publiko eta soziala bermatu dadila.
  • Etxegabetzeen aurka onarturiko mozioak bete daitezela, udalak etxegabetzeak gelditzeko, etxebizitza alternatibo bat eskaintzeko eta etxe huts pribatu zein publikoen zerrenda bat egiteko konpromisoa hartuz.
  • Kontsumitzaileak babestu eta abusuzko klausula guztiak desager daitezela, IRPH bezalakoak, Gasteizko gobernuak zein sententzia askok salatu dituztenak, horien bitartez kobratu diren interesak itzuliz.


Datozen egunetan dekalogo eguneratu hau ezagutarazteko kanpaina bat jarriko dugu abian, Legebiltzarrerako hauteskunde programetan txertatu eta egoerak eskatzen duen azkartasunaz bete dadin.

Etiquetas: