Irungo EH Bilduk azaroaren 25eko adierazpena berdintasun lan batzordean eztabaidatzea eskatzen du

Azaroaren 25a gerturatzen den honetan, Irungo EH Bildutik azken urteetan egin izan dugun bezala, eskaera bat luzatu diogu udal gobernuari eta horretaz gain gure adierazpen instituzional proposamena aurkeztu dugu eztabaidatua izan dadin.

Urteak dira gure taldeak azaroaren 25eko adierazpen instituzionala berdintasun lan batzordean eztabaidatu eta erabaki behar dela eskatzen dugula. Nahiz eta urte guzti hauetan udal gobernutik ezezko erantzuna jaso, bihar burutuko den berdintasun lan batzordearen gai zerrendan gaia sartu egin dute. Ez dakigu zein den udal gobernuak puntu hori gai zerrendan sartzearen arrazoia ezta zein asmo daukaten ere.

Hori horrela izanda ere, erregistro bidez gure adierazpen proposamena batzordean parte hartzen duten kide guztiei bidaltzea eta batzordean eztabaidatzea eskatu dugu.

Biharko bileran azaroaren 25aren harira Irungo udalaren adierazpen instituzionala izango den testua eztabaidatzeko aukera eduki ahal izatea espero dugu.

Irungo EH Bilduren proposamena irakurtzeko ...

Etiquetas: