Errenteriko etxez etxeko laguntzako langileak grebara bere lan baldintzak duntzeko

arquisocial greban.jpgELA Gizalan.- Irailaren 14,15 eta 16ean, Errenteriko etxez etxeko 51 langileok greba egingo dugu gure lan baldintzak hobetu daitezen.

Oinarrizko zerbitzu publiko bat eskeintzen dugu gure herriko biztanleriarentzat, baina gu ez gara udaletxeko langile. Arquisocial izeneko enpresa batentzako egiten dugu lan, izan ere, zerbitzu publiko hau pribatizatua izan zen udaletxeagatik.

Pribatizatzearen erabaki honek hurrengoa suposatzen du: udaletxeak zerbitzu publiko bat kudeatzeari uko egiten dio enpresa pribatu baten mesedetan. Honek, gure lan baldintzetan eragin zuzena du, izan ere, zenbat eta lan kostu baxuagoak, irabazi gehiago beraientzat.

Gure lan baldintzak hurrengoak dira: lanean ari garen 51 langileetatik, %90k jardunaldi partziala dugu. Ez dugu jardunaldi finkorik. Goizeko 7:00tatik gaueko 22:00ak arte lanera joateko prest egon behar dugu. Sarritan, bi ordu egiten ditugu lan, 5 orduko tartearen ondoren, beste 2 ordu egin behar izaten dugu lan. Beraz, 4 orduko jardunaldi batentzat, 9 orduko disposizioa eduki behar dugu. Ez dakigu zenbat lan egingo dugun hilabetean zehar. Adib: irailean 4 ordu, urrian 2, azaroan 6...
Zeren trukean? Ordua 8,46€  kobratzearen truke.

Gure erreibindikazioen aurrean, udaletxeak bere ardura onartzen du gure sektorearen prekarizazioan. 2015eko urrian gure lan baldintzak hobetzeko konpromezua hartzen du. Gure baldintza kaskarren konponbide bakarra Enpresa Hitzarmen bat sinatzea da. Horretarako, udalak diru partida hobetuko duela eta sinatutako baldintzak betetzeko beharrezkoak diren klausula bermatzaileak sartuko dituela esan zuen.

Gaurko egunez, denak itxura ona zuela zirudienean, arazo tekniko-juridiko batzuk sortu direla esaten zaigu eta ezinezkoa izango zaiola diru hori ematea prorrogak irauten duen bitartean .Guk arazo horri irtenbidea eskeini diogu, eta hiru alderdien arteko mahai bat proposatu; udaletxe, enpresa eta langileen ordezkari. Udaletxeak enpresarekin bakarrik biltzea erabaki du.

Nazkatuta gaude! Gu beti gara kaltetuak. Ate asko jo ditugu gure lan baldintzen duintzea exijituz. Ez digute kasurik egiten eta aski da, grebara goaz.

Hurrengo irailaren 14, 15 eta 16ean greba egigo dugu. Zerbitzuaren erabiltzaileek badakite zein mingarria den guretzako egoera honetara iristea, eta are min handiagoa ematen digula beraiek izatea protestaren ondorioak pairatuko dituztenak, baina ezin dugu gehiago.Kitto, borroka garaia da!

Etiquetas: