Euskal-Jira ezkerrak

argazkiaIrungo Euskal Jiraren Batzordea.- Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena eman nahi diogu hedabide horri iragan abuztuaren 6an ospatu zen Euskal Jiraren XXXVIII. edizioarekiko izandako arretagatik. Eskatzen dizut, arren, gure eskerrona etxeko langile guztiei helaraz diezaiezula, eta bide batez zabal dezazula urterik urte hain gogotsu erantzuten duen Irungo herritarrengana.

Eta bereziki, guretzat hain garrantzitsua den urte honetan, gure presidente maitearen galera lazgarriaren ondoren. Jendeak erantzun egin zuen bai espaloietatik bai gurdien atzetik, eta barran zein gainerako ekitaldietan izandako presentziarekin, motibazio handiagoa ekarri zigun datozen urteei begira. Gure eskerrik beroena urterik urte Jai hau antolatzen laguntzen diguten guztiei ere: gurdiak egiten dituztenei, barran laguntzen dutenei, dantza eta musika taldeei, Elkarte parte-hartzaileei, Bandari, txistulariei, bertsolariei, artisauei, itzainei, eta gainerakoei.  Mila esker, bihotz-bihotzez, eta laster arte.

Etiquetas: