Udan pilak ondo kargatuz gero, urria ekitaldiz betetako hilabetea burutu du Lakaxita gaztetxeak.
Urriaren 12an hasiera emango diote kurtso berriari eta 17:00etatik aurrera txotxongiloak ("Gatz. Titiritorto basatiak"), barbakoa eta "Indixabak" eta "Left Hook" taldeen kontzertua antolatu dituzte.
Urriaren 28an 21:00etan "Iron Fist" Baionako talea ere igoko da Lakaxitako taulara.
2 hitzadi ere programatu dituzte urrian. Lehenengoa, "ekonomia sozial eraldatzailea vs kapitalismoa" lemapean Andoni Egiarekin 24ean 18:30ean izango da. Bigarrena, ordu berean baina 26an ekonomia feministaren ikuspegitik "eguneroko ekonomiak" lemapean Enara Iruretagoienak emango du.
Zine forumak ere izango du lekua urriko programazioan 2 saioekin. "Ex-Machina" 15ean eta "Gatta" 29an botako dituzte 18:30ean.
Ekimen iraunkorrak
Iaz bezala aurten ere ekimen iraunkorrak izango dira hilabetero:
- LABORE (bertako produktu ekologikoen salmenta): ostiralak 16:30-19:30 eta larunbatak 10:30-13:30
- ASESORIA EXTRANJERIA: ostegunak 9:30-15:30
- ALDATSA (baratza kooperatibaren produktoen banaketa): larunbatak 12:00-13:30
- BARE ALAIA (baratza kooperatibaren produktoen banaketa): astelehenak 18:00-19:00
- LKXT KOOP (kooperatiben hazitegia): astelehenetik ostiralera 8:00-14:00
- KOORDINAZIO BILERAK: hileko lehen ostiraletan 18:00