75 langabe gutxiago azaroan Irunen

Jakitera eman dituzten datuen arabera, azaroan 60 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 75 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.623 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12,5 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 378 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, berriz, 15 behargin gehiago zeuden langabezian azaroa amaieran. Azken urtean 65 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 678 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %11,6koa da (%12,5 Irungoa eta %8,5 Hondarribikoa), %9,9 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12,2 da.

Etiquetas: