Manifestazio jendetsua Ibarbengoako parkingaren aurka

Larunbatean,azaroak 11, mila pertsona baino gehiago bildu ginen euripean Telletexeko plazan 12:30etan Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioan. Lehenago, 12etan, hainbat zutabe atera ziren udalerriko hainbat puntutatik, parkingaren aurkako arrazoiak irudikatzeko.

ANDRA MARI BIZIRIK zutabea, Bentatik , Andra mari auzoaren urbanizazioa salatzeko. Lur barik arnasik ez!.

Zutabe FARAONIKOA Getxo Antzokitik.

Zutabe ANTIEKOLOGIKOA Hezetasuneko Iturribarritik, bertako ortuak suntzituz egin zen zarrazki ekologikoa salatzeko.

INPOSAKETA zutabea Erromoko Santa Eugeniatik, romoko kultur etxea eta orain nagusien etxea bertara mugitzea inposaketak baitira, parkinga bezala.

Etiquetas: