 Hendaiako Pazko Txapelketan parte hartu du Bidasoa-Txingudi 13 urtez azpiko futbol selekzioak, apirilaren 15,16 eta 17an zehar. Finala Stade Bordelais taldearen aurka izan zen, eta selekzioak 1-0 irabazi zuen, neurketa estu eta berdindu batean. Asier Armezaga hondarribiarra izan zen golegile.

Hondarribiko, Irungo eta Hendaiako Udalen babesa du Bidasoa-Txingudi futbol selekzioak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez. Kirol arloan, Real Sociedad klubak kudeatzen du. 
Txapelketak proiektu komuna indartzeko balio izan du. Hiru egun horietan zehar, aparteko integrazio esperientzia bizi izan dute selekzioan izan diren hiru hirietako haurrek. 
Balorazioa oso positiboa izan da, futbol kluben, Realaren eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren partetik. Loturak handitu eta indartu dira, kirolaren eta Europan bakarra den mugaz gaindiko selekzioak transmititzen dituen balioen bidez.
 
Orain, proiektua egonkortuta, ibaiaren bi aldeetako elkarteen eta entitateen artean erlazio gehiago sortzeko lanak aurrera darrai. 
Ondorengo jokalariek parte hartu duten Txapelketan: 
  1-MARTIN SANCHEZ 
  2-JUANTXO TREUS
  3-IÑAKI MORENO
  4-ADRIAN LAZARO
  5-AIMAR BLANCO
  6-JAVI ALONSO 
  7-ASIER ARMEZAGA 
  8-DOMINIC TORRES 
  9-OIER IZA 
 10-IKER CANALES 
 11-UNAX SANCHEZ 
 12-AITOR LARRUSCAIN 
 13-NICOLAS MAYOR 
Realeko hautatzailea: David Ortega
Laguntzailea: David Elvira
Beste Txapelketak eta mailak
Landetxa K.E.k kadete mailako txapelketa (15 urtetik behera) antolatu zuen Eguberrietan, eta Bidasoa-Txingudi selekzioa laugarren tokian geratu zen.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano