"Burdinazko Martxa"ren 25.urteurrena betetzerakoan Lesakako Laminategiko langileek hitzadi bat eta erakusketa antolatu dituzte.
Urriak 27 19:00etan
Hitzaldia: Bizkaiko Labe Garaien itxiera (azterketa kritikoa eta testigantza) Xabier Barrutia Etxeberriarekin (Harriondoa kultur etxea -Lesaka-)
Urriak 28 eta 29
- Erakusketa: argazkiak, prentsa agiriak ... (Harriondoa kultur etxea -Lesaka-)
Ordutegia:
- Larunbata 28: 10:00-14:00 eta 16-20:30
- Igandea 29: 10:00-14:00
"Burdinazko Martxa"
1973. urteko Azaroan 12an hasi zen eta luzaroan iraun zuen grebaren ondoren, Bizkaiko Labe Garaiak Lesakako aminategiak erosi zituzten.
Jabe be rriak lantegia indartu zuen Zalain eta Legas an inbertsio berriak eginez, lantegian zeuden instalazio nagusiak berritu eta haundituz Banaketa Sarearen eguneratzearekin batera. Horrela garai hartako Lantegi aintzindaria bilakatu zen Lesakako Laminategiak.
80. urteen hasieran eta komunitateko herrialdeen aldean atzerapen nabarmenarekin Estatuko Siderurgia Integralak bere berregituraketari ekin zion enpresa bere instalazioen modernitate teknologikorako beharretara egokitu ahal izateko.
90. urte amaieran bukatu zen prozesu horrek, ordea ez zituen espero ziren emaitzak eskaini. Bizkaiko Labe Garaien (BLG) galera ekonomikoak hedatzen hasi ziren eta Estatuko Siderurgia Integralari tratamendu berria emateko beharra ikusi zen. Egoera berri horren aurrean ez zen ez zaila iragartzea BLG birmoldatze prozesu berri batean artuko zela epe laburrean.
91. urtearen erdialdean SI (Korporazio Siderurgiko Integrala) sortu zen ENSIDESAk eta BLGk osatua eta 92. urtearen hasieran Lehiakortasun Plana ezagutzera eman zen.
Garcia Hermosok, CSiko presidenteak, Plan bat prestatu zuen eta bertan hauxe jaso zen: Sestaoko 3 Labe Garaiak faseka ixtea (euskal burualdea erabat ixtea) ENSIDESAren 4 Labe Garai ixtea, 10.000 lanpostu zuzen desagertzea eta altzairu fabrika txiki bat sortzea 900.000 T altzairuko edukiarekin eta 500 langilerekin. 1998. urtera arte iraun zuen plan horrek.
Euskal burualdea desagertzean euskal Siderurgiak sortzen zituen beste 20.000 zeharkako edo eragindako lanpostu ere desagertuko ziren horrek berekin eramango zuen arazo sozial handiarekin.
Sindikatuek eta langileek ikusi zuten plan hark komunitateko herrialde indartsuenen interesen esku uzten zuela Siderurgia lntegrala eta ondorioz enplegua eta industria guneak suntsituko zirela Euskadin bereziki.
Plan hari atxiki zitzaizkion edo onartu egin zuten Gobernu Zentralak eta Euskadiko eta Nafarroako Gobernu Autonomikoek, eta aldiz guztiz aurka agertu ziren sind ikatuak (UGT CC.00. USO ELA eta LAB).
CSI eta sindikatuak Madrilen 7 hilabetez ' negoziazioetan ' aritu ondoren ez zen inolako akordiorik lortu Korporazioak ez baitzuen apur bat ere aldatu bere Plana eta ez zituen aintzat hartu sindikatuek aurkeztu zituzten aukerak. Lan Planaz (erretiroak baja sustatuak eta abar) bakarrik mintzatu nahi zuen CSIk eta hura besterik ez zuen negoziatu nahi.
Hori guztia ikusirik eta sektore osoan hainbat lan etenaldi eta greba egin ondoren Sindikatuek erabaki zuten martxa bat egitea oinez Madrilera, iritzi publikoa sentsibilizatu nahian eta jendeak bere jarrera erakuts zezan euskal eta as turiar herriei eragingo zitzaizkien ondorioei buruz Plana aldarazi ahal izateko. Halaxe hasi zen "Burdinazko Martxa" hiru ilararekin. Urriaren 9an abiatu ziren Oviedotik Bilbotik eta Lesakatik hilaren 26an iritsi ziren Madrilera eta manifestaldi handi bat egin zuten han.
Antolakuntza baino inprobisazio handiagoarekin egin zituzten bideko etapa desberdinak anekdota ugarirekin. Igaro ziren komunitateetako eta herrietako jendeak elkartasun handia erakutsi zieten, txalo ta malko artean haiek ere beren arazo partikularra ikusi baitzuten martxalarietan islatua.
Madrilera iritsi ziren eguna, hilaren 26an, izugarria izan zen elkartasun eta kontzientziazio maila ikaragarria erakutsi zuen gizarteak eta Euskaditik, Nafarroatik eta Asturiastik joandako jende samaldak egin zien harrera. Haiek nahiz madrildarrek egin zieten harrera hark garbi utzi zuen okerra zela Gobernuaren politika eta aldatu egin behar zutela zuten jarrera.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano