Artedrama-ren HOZKAILUA, LINBO PLANETA eta HEREJEEN ALABA antzezlanak ikusgai aste hontan

Aste hau, proposamenez bete-beteta dugu, HOZKAILUA gure antzezlanaren bi emanaldi izateaz gainera, Dejabu Panpin Laborategiko lagunek LINBO PLANETA haurrentzako ikuskizunaren ESTREINALDIA dute!

Eta igandean Ander Lipusek HEREJEEN ALABA liburuaren irakurketa musikatuan parte hartuko du Tabakaleran.

Hitzorduak:
 - HOZKAILUA
     · Asteazkena, azaroak 22: Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00tan.
     · Osteguna, azaroak 23: Azpeitian, Gaztetxean, 21:30tan.
 - LINBO PLANETA
     · Ostirala, azaroak 24: Oreretan, Niessen Kulturgunean, 18:00tan.
 - HEREJEEN ALABA
     · Igandea, azaroak 26: Donostian, Tabakaleran, 18:00tan.

Oraindik zabalik dago Zubi deialdian proiektuak aurkezteko epea. Sorkuntza prozesuaren hastapenean dagoen euskarazko antzezlan baten bila gabiltza bultzada emateko. Bidali zure proposamena azaroak 30 baino lehen!

Etiquetas: