Datorren ostiralean, otsailak 24, Espainiako Gobernuak Errege Dekretu bat erregistratuko du. Hura azkenean erregistratu eta zirriborroan agertzen diren baldintzak onartuko balira, milaka lanpostu suntsituko lirateke eta sortuko liratekeen berriak erabat kaskarrak eta prekarioak izango dira. Jarduerari eutsi behar
zaiola ez da ezbaian jartzen, ez da eztabaidatzen portuetan diharduten enpresek irabazten dituzten izugarrizko mozkinez; honek ez du krisialdiarekin zerikusirik, portuetan ez delako beste sektoretan beste sufritu.
Errege Dekretu hau Europako Batasunaren Auzitegiak ebatzi duen ebazpen batean babestuz, Zamaketa sektorean diharduten milaka langileak masiboki egotzi nahi dira, gero, beste langile batzuekin eginkizunari eusteko, eta batzuetan, gaur egungo langile berberekin aritzeko, baina baldintza kaskarrago batzuez.
Askotan aipatzen dira zamaketarien ekonomia baldintzak, baina ez da inoiz aipatzen enpresen egoera ekonomikoa lege aldaketa hau eragiten duen eragozpen gisa, zeinak langileen egungo kudeatze erregimena, gehien bat, ezabatzea dakarren.
Langileria are txiroagoa nahi dute; oraingoan langile hauei egokitu zaie unea. Erreformen bidez, hauen helburu bakarra, gutxi batzuen esku ahalik eta mozkin gehien pilatzea da, eta aberastasun banaketa handiagoa ematen zen horretan, beharrezkoa gertatzen bada, legeak egingo dituzte hura eraits dadin.
PPren gobernuak legeak egin nahi ditu sektore oso bateko iraizpena legeztatzeko: enpleguak erregulatzeko espedienterik gabe, kontsultak egiteko aldirik gabe eta kalte ordainen ordainketa funtsa publikoen kontura eginez, portuetan lan egiten duten enpresa pribatuei kalte ordainak ordaindu beharraz ere salbuesten zaie. Hortaz, oraingoan ere, altxor publikoari egiten zaion lapurreta berri baten aurrean gaude.
2008. urtean amaitu zen Zamatze lanak pribatizatzeko prozesua, oso emankorra den sektore berria pribatizatu da. Egungo egoera finkatzeko bide osoa egin dute.
LABek arbuiatzen du Errege Dekretu hau eta Parlamentuan ordezkatuak dauden euskal alderdiei eskatzen diegu errefusatu dezatela. Santurtzi eta Pasaiako portuetako langileei, nahiz Ezkerraldeko eta Oiartsoaldeko ekonomiei bete betean eragiten die.
Horrengatik, LABek eusten dio “berton lan, berton erabaki” esaldiari; helburu horretan, beharrezkoa deritzagu, Gernikako Estatutua sinatu eta 38 urte igaro diren honetan, euskal portuetako kudeaketa transferitzeari, berriki sinatu den sindikatuen arteko itunaren babesean, Euskal Herrian bertan, lan
baldintzak adostu ditzagun.
Azkenik, LABek, ostiral 24an, goizeko 11:00tan Pasaia eta Santurtziko estibaren aurrean egingo diren mobilizazioetan parte hartuko du, eta langile guztiak animatu nahi ditu lanpostuen alde borroka daitezen.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano