Irun, Energia burujabetzaren bidean

EH Bildu Irun.- Krisialdia hasi zenetik udaletxe askotan neurriak hartu dira haien koste energetikoak murrizteko, energiaren etengabeko igoera dela eta.

Kasu askotan, ekintza puntualak izan dira  (eta hori da gure udalak egiten duena, tartean). Baina guk beste zerbaiti buruz hitz egin nahi dugu: Efizientzia energetikoaz ari gara
Gure aburuz, efizientzia energetikoak, dauden kontsumo puntuak zein egiten diren energia erabilerak hartzen ditu barne, hau da, ikuspegi estrategikoa, erabaki irmoa eta proiektu integral bat beharrezkoak dira.

Eta ideia honek:
  1.  LEHENTASUNEZKOA izan behar du UDAL BATERAKO
  2. OINARRIZKO elementua izan behar du HIRI ANTOLAMENDURAKO PLANA  egiteko momentuan.

Adituen iritziz, energia ereduaren aldaketa behetik gorakoa izango da, hots, hirietatik abiatuko da, eta lortuko da, beti ere:
 - Udalerako eredu energetiko berri baten defentsa alkateak gidatzen badu
 - Proiektu integral bat aurrera eramateko eta eratzeko adostasun politiko eta soziala lortzen bada.

Eta azkeneko honi beste ideia bat gehitu behar zaio: ASPEKTU EKONOMIKOA; hau da, Efizientzia energetikoak  bertako garapen ekonomikoan eragin handia du. Europako fondo ekonomikoek enplegu-tasa igotzeko asmoa dute, 2012 eta 2020 bitarte, efizientzia energetiko programei lehentasuna emanez (Ekoizpen-espezializazio berrien garapena, berrikuntza teknologikoen ezarpena prozesuetan,…)

Irungo EH Bilduk bide honetatik joan nahi du:
 - Irunen Efizientzia energetikoa lor daiteke.
 - Efizientzia hau autosufizientzia energetikoaren bitartez iritsiko da
 - Autosufizientzia hau energia berriztagarrien ustiapenaren bidez iritsiko da.

Baina hau guztia lortzeko, Irungo Agentzia energitikoaren sorrera beharrezkoa da. Honek, kontu energetiko guztiak era zentralizatu batean kudeatuko ditu: berriztagarrien bidezko sorrera, luminariak, aurrezpen energetikoa, eraikinen isolamendua, bertako enpresekin ikerketa eta koordinazioa elektrikoaren sorrera sustatzeko proiektuetan…

Beraz, gure proiektu energetikoa zabaltzeko, horren berri hiritarrei emateko, eta hiritarrek  BURUJABETZA ENERGETIKOaren berri izan dezaten antolatzen dugu Energiarekin lotutako programazio luzea:
“Irun, Energia burujabetzaren bidean - Irun, hacia la autosuficiencia energética”

Maiatzean bi hitzaldi egingo ditugu:
 - Lehenengoa: “Irungo burujabetza energetikoa posible da” maiatzaren 2an 19:30ean Palmera Monteron, Aitor Urresti EHUko Energia berriztagarrien gradoko irakaslearen eskutik (elebitan)
 - Bigarrena: “Energia agentziaren esperientzia” maiatzaren 23an 19:00etan Palmera Monteron, Dozzi Joel Iruñeako Energia Agentziako kidearen eskutik (gazteleraz)

Etiquetas: