Euskadiko Kaleratzeak Stop Plataforma premiatzen du neurriak presaz hartzen dituen Eusko Jaurlaritzara

fotoEuskadiko Kaleratzeak Stop Plataformak Eusko Jaurlaritzari Dei egiten dio beharrezkoak diren araudi berriak gehiago ez atzeratzeko. etxebizitza legearen garapena, alokairurako etxebizitza publikoen parkea handitzea, alokairuen prezioen igoera kontrolatzeko neurriak hartzea eta ordezko etxebizitzarik gabeko etxegabetzeak amaitzea lortzeko araudia eman behar da atzerapen gehiago gabe.

EUSKADIKO ETXEGABETZEAK STOP PLATAFORMAN baikortzat jotzen dugu EUSKO JAURLARITZAKO ETXEBIZITZA SAILAK, 2015ean onartutako Etxebizitza Legea aplikatze aldera, ETXEBIDE programan izena emanda ekatzaileak diren kideei 3.410 gutun bidali izana. Hala ere ez dugu ulertzen zergatik itxaron den urte eta erdi horretarako, batez ere ETXEBIDE-n izena emateko unitate familiarreko kideak eta urteko sarrerak deklaratzea beharrezkoa denean.

Dena den, beharrezko baldintzak horren familia gutxik betetzeak bere arrazoi du. Izan ere eusko jaurlaritzak, legea onartu baino urtebete lehenago (2014), ETXEBIDE-ko 48.061 kideri harpidetza kendu zien legezko abisuaz, banakako komunikaziorik gabe. Jokabide hau kolokan jarri dute bai tribunales bai ARARTEKO berak ere, besteak beste. Euskal etxebizitza Behatokiaren arabera eskatzaileen erdiak ez zekien harpidetza galdu zuenik, ez eta horren ondorioz legeak laugarren xedapen iragankorrean baldintza bezala eskatzen duen lau urteko itxaronaldian zuten antzinatasuna galtzen zutenik.

Onartezina da Eusko jaurlaritza legearen garapena atzerarzen aritzea, ETXEBIDE bertan 44.000 eskatzaile daudenean, horietatik 29.000 250 euroko laguntza jasotzen ari direlarik. Laguntza horrek etxebizitzarako eskubide subjektiboa ordezkatzen duela suposatzen da, alokairuen gorakada jasaten ari den merkatu pribatuan hileko 250 eurorekin ezer gutxi egin dezakezun arren.

EUSKO JAURLARITZAK 9 hilabeteko epea eman zion ETXEBIZITZA SAILARI elkarte sozialekin ETXEBIZITZA ESKUBIDERAKO ARAUDIA eta hau ordezkatzeko prestazio ekonomikoa eztabaidatzeko. 9 horietatik 6 hilabete pasa dira eta ez da ezer egin, jaurlaritzak EUSKADIKO ETXEGABETZEAK STOP PLATAFORMAREN proposamena otsailetik dituen arren. Bien bitartean etxegabetzeak areagotzen ari dira, alokairuko etxeetan batez ere. Egoera horren aurrean administrazio publikoak ez dira ordezko etxebizitza ziurtatzen ari kolektibo babesgabeei, horien funtsezko eskubide bat bortxatuz, NBE-k bere ekaineko ebazpenean dioen bezala.

Etxebizitza eskubidea funtsezko ekubide bat da eta behar-beharrezkoa da ETXEBIZITZA SAILAK, propagandatik haratago, esku artean dugun bizitoki faltaren larrialdiari aurre egitea. Horretarako oinarrizkoa da egunerokoan larrialdi horren ondorioekin lan egiten dugun kolektibook

Etiquetas: