Landetxa Auzo Elkarteak Zabaleta eremuaren inguruan aurkeztuko duen mozioa

mapaLandetxa Auzo Elkarteak bihar udalbatzarrean Zabaleta eremuaren inguruan mozioa aurkeztuko du  inguru guztia nekazal eremu gisa gorde dadila inguru guztia nekazal eremu gisa gorde dadila nekazaritza eta abeltzaintzarako.

KATEA AUZOKO ZABALETA EREMUAREN EGOERAREN INGURUAN LANDETXA AUZO ELKARTEAK 2017ko MAIATZAK 31ko UDALBATZARAKO AURKEZTUTAKO MOZIOA


Landetxa Auzo Elkartetik eskaera hau egiten dugu:

   1). Zabaleta inguru guztia nekazal eremu gisa gorde dadila nekazaritza  eta abeltzantzarako

   2) HAPOaren aurrerapenean jasotako hasierako proposamenean agertzen denparke teknologikoa edo enpresariala, tren trenbide gunera eraman dadila; izan ere, Sustapen eta Eusko Jaurlaritzako garraio kontseilaritzarekin izandako negoziaketen ondorioz, erdigunean ekintza horretarako egokia izan daitekeen gune bat ahalbidetuko eta libre geratuko baita.

Modu honetan hasieran aurreikusten zen jarduera ekonomikoa bermatuko litzateke eta Zabaletak duen interes ekologiko, paisajistiko, ondare kultural eta historikoa mantenduko litzateke. Izan ere, eremu honek dituen 125000metro kuadroak gure auzoan geratzen zaizkigun “birika berde” bakanetakoa baita. Bestalde, eremu honetan daude Zabaleta (eragiten dion eremuan kokaturikoa) eta Enparan baserriak, biak hiriko ondare izandatuak daude.

Zoritxarrez, azken hamarkadetan Katea auzoari nekazal eremu gehiegi kendu zaizkio. 1975tik 24bat baserri desagertu arazi direla uste dugu: dentsitate handiko errepideak eraiki edo zabaltzeagatik, polígono industrialengatik eta etxebizitzengatik. Horrek guztiak nekazaritza eta abeltzantzaren jarduera desagertarazi du, bai eta gure ondare historiko
eta kulturala ere.

Aldez aurretik azaldu diren arrazoi guzti hauengatik, Irungo udaleko alderdi guztiei eskatzen dizuegu zuen babesa eta mozioa babestu dezazuela.

Eskaera hau zentzuzko iruditzen zaigu eta gure hirian industria arloko jarduera ekonomikoak garatzea ahalbidetzen duen bitartean, gure nekazal ingurua ere zaintzea dakar. Gainera bertan nekazaritzarekin lotura duen jarduera ekonomikoa sustatu daiteke. Zentzu honetan, auzo elkarte hau prest dago bide honetan ideiak eta behar den guztian laguntza eskaintzeko.

Landetxa Auzo Elkarteko Batzordea



View Larger Map

Etiquetas: