Moskuko jaietako kamiseta hautatzeko lehiaketa

KamixetaLehiaketaMB2017.jpgMoskuko jaietako elementu garrantzitsu bilakatu da kamisetako irudia. Urtero finkatzen dengai desberdina islatu ohi dute modu desberdinetan. Azken urteotan Facebooken bidez emandute bozka herritarrek, eta sare sozialetan erabaki da zein marrazkik apainduko duenkamiseta. 

Aurten, prozesua ordenagailutik atera eta kalera, plazara, eramatea erabaki duasanbladak. Ekainaren 6an izango da bozketa, asteartearekin, 19:30ean, Moskuko plazan.Bi modu daude marrazkia aurkezteko: egunean bertan eraman dezake marrazkia artistak, etabertaratzen direnen artean aurkeztu, edo e-mail bidez bidaltzen ahal du marrazkia ekainaren5era arte (moskukobestak@gmail.com helbidera), azalpen testu txiki batekin.

Ez da ohiko asanblada batera edo bozketa huts batera mugatuko, eta jai txiki bat antolatzeaaurreikusten du jaietako asanbladak. Bide batez, asanbladara jende berria erakartzeko erebaliatu nahi dute bozketa irekia, eta Moskuko jaien antolakuntzan parte hartu nahi dutenauzokideei dei egiten diete. Beraz, bidali zure proposamena...edo gutxienez etorri bozkaematera!

Etiquetas: