“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanotik, zure erakundean Felipe VI.a erregea gaitzesteko mozio bat aurkezteko eskatzen dizugu, Kataluniako Gobernuarekin eta Bartzelonako Udalarekin egin den bezala.
Gure Elkartean, Felipe VI.a estatuburu gisa arbuiatu ez ezik, monarkia ezeztatzeko eskatzen dugu; izan ere, gure ustez sistema hori legez kanpo dago, Francok Errepublikaren aurka egindako estatu-kolpearen ondoren ezarri delako. Erakunde zaharkitua eta antidemokratikoa da eta berdintasuna bezalako oinarrizko printzipioak urratzen ditu.
Bestalde, Borbon familia mantentzeak berekin dakarren kostu ekonomikoa gero eta handiagoa da, eta makurtutako herri espainiarraren kargura ordaindu behar da.
Denbora luzea daramagu monarkia honen izaera ustela salatzen, eta nahiz eta ahaleginak egin bere irudia garbitzeko, era berean aritzen dihardutela ikusten dugu. Felipe VI.a ustelen eta boterearen alboan jartzen da, herritarren aurka; horrez gain, bere lagunetako batzuk dira hainbat diktaduren estatuburuak, Saudi Arabiako estatuburuaren kasuan gertatzen den bezala.
Gure ustez, erakundeetatik sistema anakroniko horren aurkako ekimenak batu behar ditugu eta balio demokratiko guztiak ordezkatzen dituen erregimen errepublikano bat aukeratu.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano