VALVULAS ZUBI S.L enpresan hitzarmena sinatu da

ELA sindikatuak pozez jaso du Irungo VALVULAS ZUBI S.L enpresan sinatu berri den Hitzarmena.
 
Langileen ordezkari (ELA) eta enpresako zuzendaritza artean lorturiko akordioak 40 langileri eragiten die eta 2018-2020 bitarte egongo da indarrean.

Beste hobekuntzen artean Gipuzkoako metalgintza industriako hitzarmenaren erreferentzia azpimarratu beharra dago, izan ere honen ondorioz langileen urteko jardunaldia murriztea lortzen baita. Horretaz gain, azpimarratzeko hobekuntzak dira besteak beste lan erreforma kanpo uzten duten klausulen presentzia eta orain arteko soldata taulen kontsolidazioan emandako KPI-aren igoera, beti ere kontuan izanik orain arteko soldata taulak metalgintzako hitzarmenaren gainetik zeudela dagoeneko.

Etiquetas: