35 urte Eguzki irratiaren kontzertua

35 URTE HORMIGOIA URRATZEN!

Hormigoizkoa zen gure eskolako patioa. Bertan urratzen genituen jeans elastikoak. Bertan harro erakusten genituen gure kamiseta beltzak: Sex Pistols, GBH, Exploited, Iron Maiden, Helloween… Eta b ertaraino iritsi zitzaigun, ahoz aho, irrati ofizialetatik aparte emititzen zuen ir rati libre baten albistea. Irrati libre baten seinalea. Makarrak, langilea k, anarkistak, komunistak, independen tistak, autonomoak, punkiak, jebiak… k aleko kumeak, azken finean. Gu bezalakoak. Gure tribukoak. Eta hara zuzendu genituen belarriak. Eta irrati seinale hura bihurtu zen gure eskola berria: musikan, politikan, baloreetan. Eta jeansak urratu ordez, hormigoia hasi g inen apurtzen. Eguzki irratiaren seme-alabak ginen.

35 urte pasa dira. Lo kuluxka galduak, TDK zinteta n grabatutako programak, telefono kabinetatik irratira deiak, desorduetako tertuliak, umorea, informazio zuzena, pr esoentzako agurrak, irratiaren itxierak eta itxieren kontrako manifak, grebak irrati baten laguntzaz, formakuntza, gozamena eta sardexka bat antena ondoan, behar bazen, seinalea hobeto harrapatzeko.

35 urte eta, oraindik ere, Eguzki irratiaren seme-alabak gara. Eta hori guztia ospatzera goaz. Oraindik tribu berberakoak garelako, oraindik ahotsik gabekoen ahotsa izaten jarraitzen duelako. Irrati seinale bat libre, Iruñetik mundura.

Eta horretarako, gure aspaldiko kamisetetatik altxatuk o dira krestak, jeansak estutu, botak ongi lotu eta El sonido de la metralla talde iruindarrak jarriko gaitu dantzan, labanak bezalako kanta zorrotzekin, kilometro ugari sorbaldetan daramatzaten punk rock klasiko kutsuko musikari hauek musika librea (eta ez komertziala) egiten dutelako. Eta pogoan elkarta sun erritmoak margotuko ditugu, ond okoari eguzkide izateko keinua zabaldu bitartean, punk rocka iraultza baita, gur e sendagaia!

Lur errebeldeetan jarraituko dugu, gure taupadak azkarturik, eta, berriro ere, tribuek bat eginen dute, EtsaiakEroaken danbor hotsez, punkatik hardcorera garamatzaten bideetatik, lekeitiarren indarrez betetako bigarren diskoaz goxatzeko, Auoren ahots esanguratsuaren lagun tzaz. Musika insurgentea, munduko irrati seinale ofizial guztiak dardar jart zeko modukoa, kostaldetik datorkigun olatu sendoa, metalkorez zipriztinduko gaituena.

Eta iraultza errimatuko dugu, gaua bezalako kanta ilunekin eta Permanent bihurtuko dugu Revolta. Rap elektronikoa. Zorat zen jarraitzeko modukoa. Erritmo libreak, gorputzak askatzeko. Seinale urb anoa, zoro eta askea. Iraganeko esperientziak bildu eta etorkizunera begira, etengabeko matxinada, ez da kimera bat, Revolta Permanent bat baizik.
Hiru talde indartsu, freskoak, iragana eta etorkizuna lerro zuzenean lotzen dituztenak. Irrati libre baten ospakizuna, bestelako espazio libre batean, Arrotxapeako gaztetxean. Ahotsik gabekoen ahotsa. Ahotsik gabekoen indarra. Ahotsik gabekoen gaua. Gau borobila.

Eguzki irratiaren 35. Urteurrena ospatzeko festa, otsailaren 10ean, Arrotxapeako gaztetxean. Ate irekiera arratsaldeko 8etan. Kontzertu hasiera arratsaldeko 9etan. Zortzi euro aldez aurretik. 10 euro leihatilan.

Eta bitartean, eguzkide egiteko aukera, eguzkide egiteko beharra.

Eguzki irratiak aurrera jarrai dezan, bertze hainbertze urte iraun dezan.

Uhin libreak zainetan daramatzagulako.

Zorionak Eguzki irratia!

Etiquetas: