Zubietako Parke Teknologikoa

Abotsanitz.- Gaurko DVn, Irungo Alkatearen adierazpenak irakurri ahal izan ditugu Gipuzkoako Parke Teknologikoa Zubietan ez dela garatuko adieraziz.

Informazio honen barnean beste hainbat gai larri ere aurkitu ditugu; hala nola, eremu honetarako Irun eta Hondarribiaren arteko konpatibilizazio planik ez dela sinatuko.

Abotsanitzek komunikazio bideetatik jasotzen ditugun informazio hauek OSO LARRIAK iruditzen zaizkigu. Oso larriak dira zeren:

  - Hondarribiko garapen industriala proiektu honetan oinarritzen baitzen. Bertan 10.000 lanpostu sortuko zirela aipatu zitzaigun.

  - Hondarribiko HAPOan, aurreko ekainan onartua, jasotzen den mugikortasun guztia proiektu honen baitan datza. (LEBER enpresak egindako lan batean oinarritua)

  - GARDENTASUN EZA. Izan ere, Irungo Alkatearen hitzetan jakin baitugu ez dela konpatibilizazio planik sinatuko. Hau bideratua zegoela uste genuenean Hondarribiko eragileak.

  - Hondarribiko Udalaren legegintzaldi planeko proiektu garrantzitsu hau bertan behera erori da.

  - EAJk hauteskunde kanpainan "Zubieta-Urdanibian Gipuzkoako Parke Teknologikoa jartzea bideratuko dugu" aipatuz jorratu zuen herri garapen aktiboa.


Guzti honengatik, Abotsanitz Udal Taldeak Hondarribiko Alkateari informazio osoa eskatzen diogu. Baita prozesu honen inguruko azalpenak ematea eta nola eragingo duen guzti honek Hondarribiaren garapenean (arlo ekonomikoari dagokionean, zein hirigintzari dagokionean ere)

Etiquetas: