Podemos Irun Ahal Duguk Santanori erantzun dio

Podemos Irun Ahal Duguren izenean Alkate jaunak egin dituen azken adierazpenen gainean dugun jarrera adieraz nahi dugu.

    Lehenik, ordenantza fiskalei dagokienez gure alderdiarekin dituen konpromisoak gogorarazi nahi dizkiogu Alkateari: ez al du aitzindari izan nahi, konpainia elektrikoei eremu publikoa erabiltzeagatik kobratzean, edo Eliza Katolikoari zergak ezarri eta pribilegioak kentzean? Ziztu bizian irten zen alkate jauna, gure prentsaurrekoaren ondoren, aurtengo zergak eta tasak izoztuko zituela adierazteko. Eta ez zituen inondik inora aipatu iaz gurekin hartutako konpromisoak.

Argi dago Alkateak ez duela nahi aldaketa esanguratsurik ekar dezakeen ezer adostu gurekin. Bere planteamendua besteen gainean ezarri nahi du, eta, nola ez, hauteskundeen aurreko hilabete hauek azkar pasatzea. Hori da hain zuzen 30 urtez politikan egotearen emaitza: harrokeriaren eraginez errealitatetik aldentzen dela.

    Bigarrenik, kreditu-aldaketari eta aurrekontuei dagokienez, (¡¡¡)nola izan daitezke hain lotsagabeak eta gainerako taldeek proposamenik egin ez dugula esatea(?!) Alkate jaunak aski ongi daki onartutako prozeduraren arabera, alderdiek prozedurak izapidetzeko prozedura ireki eta gero egin ditzakegula zuzenketak. Baina, horretarako, jakina IZAPIDETZEA ABIAN JARRI behar da. Hori da, zehazki, PSE-EE alderdiak egiten ez duena eta egin nahi ez duena. Aldez aurretik bulego itxietan itundutako zuzenketek aurrera egiteko aukera izateak izugarri aztoratzen ditu. Hori da politikan 30 urtez egotearen emaitza: guztia bulegoetan itundu eta adosten ez bada, izapidetzeko adorea falta dela.

Podemos Irun Ahal Duguren izenean eskatzen diegu gezur gehiagorik ez esatea. Oraintxe egiten dutena, eta hiritarrek jakin behar dute, 2 milioi euro baituta edukitzea da. Eta, erne, ea zer gertatzen den aurtengo aurrekontuekin; Santano jaunaren etena eta utzikeria kontuan hartuta, sorpresaren bat izango dugu…ziur!

Badirudi Santano jaunak legealdi hau amaitutzat jo duela. Badirudi txiklea luzatzen jarraitu nahi duela, 2019ko maiatzera ahalik eta kolpe gutxienekin iristeko. Ez ditu bere konpromisoak bete nahi, ez du besteekin maila berean hitz egin nahi; besaulkian arazo handirik gabe mantentzea du helburu bakar. Batik bat, Euskaraldiaren inguruan egin diegun eskaera tratatu duten modua beste adibide bat dugu, nahi baduzue gero komenta dezaket.

Euskaraldia
    Euskara-arloko ordezkariak oso ongi daki uztailaren hasiera-hasieratik EAJ eta Podemos taldeek eskaera bat egin ziotela Euskarako aholkularitza-kontseilua biltzeko. Hain zuzen ere, Euskaraldiaren gaia prozesua dinamizatzen ari diren eragileekin batera aztertzeko asmoz.
Ordezkariak ezezko erantzuna eman zuen, datak txarrak zirela argudiatuz.

    Zerbait egiteko marjina gero eta txikiagoa zenez gero, abuztuan erregistro bidez eskatu genion alkateari Euskaraldirako kreditu-zabalpen bat egitea, kontratu txiki baten bitartez. Eskaera hori Podemos, EAJ eta Bilduk egin genuan, eta ez genuen erantzunik jaso.

    Azkenean, irailean, komunikabideekin hitz egitera behartuta sentitu gara, Udaletxeko bideetatik ahalbidetzen ez zitzaiguna eskatzeko.
Ordezkariari eskatu nahi diogu gai honen inguruan doitasunez hitz egin dezan eta iruzurrik egin ez dezan. Partida handitzeko konpromisoa badauka, zoragarria iruditzen zaigu; benetan gauzatu dezala, eta eragile sozialekin batera Euskaraldiaren inguruan lan egiteko Aholkularitza Kontseiluaren bilera egin dezala; hori da eskatzen duguna.
    
Bukatzeko, bi gauzatxo iragarri nahi ditut:
    Ostegun honetan, Podemos Irun Ahal Dguren zirkuluak osoko bilera egingo du, militanteei zuzendutako batzarra, ikasturte politikoaren hasiera aztertzeko. Gure egoitzan egingo da, Izaga kaleko 9an, arratsaldeko 19:30ean. Denak daude gonbidatuta.

    Hurrengo asteetan, hiritarrekin sozializatuko dugu aparkalekuen politikaren inguruan daukagun kezka. Aurretik behin baino gehiagotan adierazi dugu, eta benetan kezkagarria iruditzen zaigu udal-gobernuak jaramonik ez egitea. OTA, lurpeko parkinak eta oinezkoentzako kaleak gaizki konbinatzearen ondorioz kaos hutsa sortzen ari da, eta hiritarrak pazientzia galtzen ari dira. Betiere, azpikontratatazioen eta enpresa pribatuentzako etekinen eraginpean.

Etiquetas: