Santano, incineradora NO!! Sagarzazu, akuiferoak zaindu itzazu!!

Txingudiko mankomunitateko azken batzarra pasa den astean burutu zen, honen harira Abotsanitzen hausnarketa eta proposamenak:

2019ko tasek igoerarik izango ez badute ere, gogorarazi behar dugu uraren eta Hiri Hondakin Solidoen tasak, azken urteetan  behin eta berriro igo zaizkigula.  Mankomunitateak gai hauekiko, jasagarritasun eza eta ekonomia zirkularraren aurka jotzen duen bitartean.

Gure eskualdeko berziklatze tasak %48,5koa dela esaten digute eta datu hauek nabarmenki hobetzeko ez dugu inongo borondate politikorik, jarrera aktibo eta  eraginkorrik ikusiten, marketina eta propaganda besterik ez. Gure kaleetan, argi eta garbi ikusten dugu, zaborra sailkatua baino, dena nahasia pilatzen dela zaborrontzietan, berziklatzea bigarren maila batean utziz. Zubietako balizko errustegira materia berziklagarriak bideratu nahi dituzte, Ingurugiroaren eta ekonomia zirkularraren kontra joaz. Portu auzoko ostalaritzaren jarduneran ondorioz, udan zabor gehiago sortzen da auzoan, modu desegokian metatuz, bai garbitasunari eta berziklapenari dagokionean. Jada hiru udaldi daramatzagu egoera honi interbide egokia aurkitu gabe eta Abotsanitzek gai honi buruz ohartari bazuen ere,   gaurdaino egoera ez da zuzendu.

Uraren kasuari dagokionean, Udan eta Hondarribiak gure eskualdeak duen kontsumorik handiena jasatzen du. Bitarte horretan, Domiko ubidetik ura desbideraten jarraitzen du TXINZERrek. Jaizkibelgo akuiferoen etorkizuneko erabilerak kezkatzen gaitu, TXINZERren kudeaketa desegokiaren ondorioz. Jaizkibel mendia, etorkizun hurbil batean uztiatua izan daiteke.  

2018ko Hondarribiko jaietan Zumardiko plazaren zati bat garbitzearen ondorioz, Txiplau errekara ixuria izan zen. TXINZER enpresari azalpenak eskatu eta erantzun baziguten ere, larritzat jotzen dugu isurien kudeaketa egiten duten erakundeen jarrera. Osen azaldu nahi dugu, halako isuriketak inoiz ez direla inerteak, azaldu diguten moduan. Fauna,flora eta prozesu ekologikoetan eraginak izaten baitituzte. Bestetik eta herriko jaietan, hondartza eremuan, bakarretako karabanetatik, okerreko isurketak egin ziren. Bertako ur zikinak euri uretara isuriz. URAk jada azalpenak eskatu dituelarik.

Guzti honengatik eta askoz gehiagorengatik, Mankomunitate honen kudeaketaren norabidea zuzendu behar da nabarmenki!

Egin ditugun Proposamenetako batzuk:
    -Domiko ubidea, udaldian etetea
    -Matermuseoa eta AZTIrekin elkarlanean sentsibilizazio kanpaina abiatzea. Gure kostaldean metatzen ari den plastikoaz ohartarazteko
    -Guadalupeko iturria edangarria izan dadila eskatu dugu, gaurdaino egin gabea.
    -Hiri Hondakinen kudeaketa egoki baterako  herritarrekin prozesu partehartzaileak.
    -Kaletako paperontziak sailkagarriak izatea,berziklatzeko

Abotsanitz

Etiquetas: