Alternatiben Herriaren aurkezpen-bira

Alternatiben Herrira prestatzeko azken txanpan sartu gara eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen elkartea edo proiektua bezalakoei esker aterako delako aurrera proiektu hau. Euskal Herrian dauden alternatiben erakuslehio eta topagune izan nahi du ekainaren 2ko Alternatiben Herriak eta, horregatik garrantzitsua ikusten dugu proiektu bakoitzak bere lekua izatea.

Horregatik AZOKA bat antolatu dugu parte hartu nahi duten proiektu guztiekin. Ekainaren 2an zure proiektua ezagutarazi nahi baduzu, jar ezazu postu bat gure azokan! Hemen duzue izen-emateko informazio guztia: http://alternatibenherria.eus/azokan-izena-eman/

Horrez gain, crowfoundingeko ekarpenak aurrera doaz. Horregatik azken esfortzutxo bat eskatu nahi genizueke, diru-bilketaren informazioa zabaldu eta ekimen hau denon artean aurrera ateratzeko. Hemen duzue ekarpenak egiteko esteka: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/alternatiben-herria-irunea

Edozein ekarpen txiki asko eskertuko dugu!

Azkenik, Alternatiben Herriaren aurkezpen-bira bat egiten hasi gara. Hemen dituzue oraingoz antolatu diren ekimenak. Anima zaitezte hurbilen duzuenera agertzen edo zeuena antolatzen!

AURKEZPENAK
Maiatzak 17  Bilbon 18.30. Bolunta

Maiatzak 19  Ziordian. 11.00. Arrauna espazioan. “Mugimendu ekologistaren 1go topaketak”

Maiatzak 19  Mungia. 13.00 Errota Gaztetxean

Maiatzak 20  Iruñea. INFOGUNEA SORTZEN JAIAN - Antoniuti

Maiatzak 22  Donosti  17.00. Adi deialdiari! (Lekua zehazteke)

Maiatzak 23  Elizondo. 19.00. Arizkunenean

Maiatzak 23  JAKOBA ERREKONDO – HITZALDIA – Iruñean Piparrikan. 18.00

Maiatzak 24  Bera. 19.00. Katakun

Maiatzak 24  Gasteiz. 18.30. Martxoak 3 elkartean

Maiatzak 26  Tafalla. 13.00. Plaza de las Pulgas

Maiatzak 31  Iruñeko Maravillas Gaztetxean.19.30 - HITZALDIA - “VIVIENDA ALTERNATIVA: COHOUSING, AUTOGESTIÓN, OCUPACIÓN”

Mila esker ekimen honetan parte hartzeagatik, EKAINAREN 2an DENOK ALTERNATIBEN HERRIRA!

Etiquetas: