Arrakastarekin amaitu da GureGOURMET proiektuaren lehen fasea

Asteartean, arratsaldeko 19:00etan Bidassoa Basque Breweryn egin zen GureGOURMET proiektuaren lehen fasearen amaiera ekitaldia. Proiektuan parte hartutako pertsona eta enpresak, Miguel Angel Paez Bidasoa bizirk elkarteko presidentea eta Juan Mari Altuna lehendakariordea gerturatu ziren ekitaldira. Proiektua errepasatu ostean, Pia Alkainek enbaxadore onenaren diploma jaso zuen, eskualdeko jatetxe batean bi pertsonentzako afari baten saria eskuratzeaz gain.

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, promozioa eta komunikazio proiektu hau antolatu eta diruz laguntzen dute, Irun eta Hondarribiko biztanleek bertako nekazal produktuak promoziona ditzaten.

Maiatzeko hilabetearen hasieran proiektua aurkeztu ostean, 12 enbaxadore aukeratu ziren eta uztailaren 20ean Bidasoako eskualdeko nekazal produktuez betetako “boxGOURMET” kutxa jaso zuten dohainik. Haien egitekoa kutxako produktuekin lagun edo senideentzako afari edo bazkari bat prestatzea zen, otorduan argazki eta bideoak atera eta, ondoren, irudiak sare sozialetan zabaltzeko.

12 enbaxadoreen artean Pia Alkain izan da aukeratutako irabazlea: “Poriektu original bat dela uste dut, ekoizleak ezagutu eta informazioa zabaltzeko modu desberdin bat eskaintzen duena. Produktuak promozionatzeko era egokia dela uste dut, publizitate formatu tradizionala alde batera utzi eta kontsumitzailea inplikatzea ahalbidetzen duena. Irabazlea naizela jakinarazi didatenean, harriturik gelditu naiz, ez bainuen espero”.


Lidia Yarza judoka eta Jabier Muguruza abeslaria batu ziren proiektuan parte hartutako 12 pertsona horiei. Proiektuaren VIP enbaxadoreak izan dira eta gainontzeko enbaxadoreen zeregin berdina izan dute.

Bertako produktuak promozionatzea baino zerbait gehiago
Helburu nagusietako bat bertako produktua gorestea eta ezagutzera ematea den arren, GureGOURMET proiektuak hobekuntza posibleak detektatzea eta produktuak hobetzeko helburua du ere. Horretarako, proiektuaren enbaxadoreak izan diren 12 pertsonek dastatutako produktuen inguruko galdeketak erantzun dituzte.

Era honetan, GureGOURMET proiektuan parte hartzeko haien produktuak eskaini dituzten enpresek, produktuak eta produktuen ontziraketa baloratzen dituen txoten pertsonalizatu bana jaso dute.

Orain, proiektuaren bigarren fasearen barruan, iraila, urria eta azaroko hilabeteetan zehar, eskualdeko nekazal enpresa eta diseinatzaile grafikoekin lan egiten hasi da, produktuen irudia eta ontziraketa hobetzeko helburuarekin.

Enpresa parte-hartzaileak
Guztira, 15 enpresek parte hartu dute, 2015 urtean ospatu zen lehen gureGOURMET edizioan baino 4 enpresa gehiago. Amona Margaritak ogi-borobil artisau bat, Embutidos Fernandezek 6 hanburgesa txiki, Bidassoa Basque Breweryk 12 garagardo artisau, Lacteos Doncelek ardi esnez egindako jogurtak fruta naturalez egindako mermeladarekin, Sakona Coffee Roastersek kafe beltz berezitua eta dastatze ikastaro bat, Elizberri baserriak Gernikako piperrak, Legamiak te pasta artisauak, Hiruztak txakolia, Garua ogia artisau lantegiak txokolatezko broewnie bat eta artisau ogia, Endanea Garden Centerek sukaldean erabiltzeko landare aromatikoak, Ola Sagardotegiak sagardoa eta muztioa, Mattenea baserriak denboraldiko barazkiak, Txangu2 Gourmetek betetako txangurrua, Bidartek basurde-burua eta artisau urdaiazpiko egosia eta, azkenik, Sofresak bakailao  xerrak  eta %100 bakailao azal naturalez egindako patatak izan dira enpresa parte hartzaileek egindako ekarpenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak,     Ekonomia Sutapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka departamentuaren Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programarekin batera finantzatutako programa bat da.

Etiquetas: