Urtarrilaren 26an Tosuren aldeko 3 langun epaituak izango dira

Datorren urtarrilaren 26an, Getxoko Auzitegietan, Tosuren aldeko 3 lagun epaituak izango dira.

Gertakari horrekin eta beste batzuekin, oso argi geratzen da herriko biztanleok plazaratu ditugun arrazoien aurrean Iñigo Urkulluk eta Imanol Landak duten argudio bakarra zapalkuntza dela.

Urkullu Europan zehar ibiltzen da Euskal Herrirarentzako kontsulta eske, denon eskubidea delakoan, baina Getxon, Ibarbengoako Parkingari dagokionez, eskuhartzeko zein erabakitzeko eskubiderik ez daukagu, erreferendumaren aukera ere ukatu bait digute.

Demokratak, haiek? Bai zera. Herritarron ordezkariak? Arren. Badirudi beraien bihotzean porlana besterik ez dagoela.

Hortaz, aipaturiko egunean, goizeko 9:45ean, konzentraziorako deia luzatzen dugu Epaitegi aurrean, ekintza bera gaitzesteko eta gure herrikideei erabateko babesa erakusteko.

Etiquetas: