Etxegabetzeak STOP plataformak Eusko Jaurlaritzako etxebizitza saila salatzen du, etxebizitza legea bortsatzeagatik, etxebizitzak alokairura bideratzeko ezgaia izateagatik eta handitzen ari den espekulazioaren aurrean duen pasibotasunagati

Estatu mailako konpetentzia delaren aitzakiapean bankuen etxebizitzak desjabetzea debekatzen duen arren, NAFARROAKO 24/2013 FORU LEGEARI eta ETXEGABETZEEN AURKAKO ANDALUZIAKO LEGEARI dagokienez AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN azken ebazpenek, etxebizitzek beren funtzio soziala bete dezaten bertan norbait bizitzen behar dutela ulertarazten dute. Legeak betebehar hori zehaztu dezaketela dio, eta betetzen ez denean ondorioak egongo direla ziurtatu (pertsona juridikoetan desjabetzeraino). Berdina espero dugu ETXEBIZITZARAKO EUSKAL LEGEARIdagokionez, baina aldiz azken honek arautua izan gabe eta behin eta berriro bortsatua izaten jarraitzen du. Legea onartu zenetik ia hiru urte bete diren honetan ez da eskubide subjektiboa erregulatu, ez da 5. artikuluan aurreikusitako ORGANISMOA sortu etxebizitza politikak integratu eta koordinatzeko ez eta 58. artikuluan aurreikusitako ETXE HUTSEN ERREGISTROA ere.

35.000 ETXE HUTS, horietako asko administrazio publikoarenak, kongregazio erlijisioenak, bankuenak, inbertsio funtsenak eta etxebizitza jabe handienak, alokairuan egon litezke. Aldiz, gaur egun ez dugu udalerrikako horien erregistro gaurkotu bat ere; IBI-aren, katastroaren edo erroldaren bidez ezagutu ditzakegun arren.

Etxebizitza larrialdi egoerak okerrera egiten duen bitartean, elokairupekoen etxegabetzeak %32 hazi dira EUSKADIN. Horrez gain, familiek etxebizitza eta behar-beharrezko baliabideen gastuei aurre egiteko dituzten zailtasunak hazten ari dira. Bien bitartean, EUSKO JAURLARITZAK aurrekontuko ehun eurotik bi soilik bideratzen du etxebizitza politiketara eta etxebizitzarako oinarrizko eskubidea laguntza ekonomiko urri batekin ordezkatu nahi du.

ETXEGABETZEAK STOP PLATAFORMATIK LEGEA BETE DADILA, ETXEBIZITZA PUBLIKO BAT BERA ERE HUTSIK EGON EZ DADILA, ETXE HUTSEN GAINEKO IBI-AREN INDARTZEA ERAGINKORRA IZAN DADIN ETA ALOKAIRUEN ERRENTEN ERREFERENTZIAZKO INDIZE BAT EGIN DEZATEN UDALAK HAIEN ARTEAN KOORDINA DAITEZELA, ETXE HUTSAK DITUZTEN BANKU ETA ETXEBIZITZA JABE HANDIEI HORIEN KUDEAKETA ADMINISTRAZIOARI EMAN DIEZAIOTELA ESKA DADILA, BIZIGUNERA PASATZEN DIREN ETXE HUTSEN BERRITZEARI LEHENTASUNA EMAN DIEZAIETELA, HIRIETAKO ALOKAIRUA ARAUTZEN DUEN LEGEA (LEY DE ARRENDAMIENTOS URBANOS) ESPEKULATZAILEEN AURKA BORROKA EGITEKO ERREFORMA DADILA ETA ETXEBIZITZA AURREKONTUEK ETXEBIZITZARAKO OINARRIZKO ESKUBIDEA BERMA DEZATELA NAHI DUGU.

Etiquetas: