Lakaxita_ate irekiak jardunaldiak_animatu gazte!

ate irekiak kartela.jpgLakaxitaren ber-okupaziorako prest?

Ate -irekiak antolatu ditugu lehen okupazioaren 13. urte honetan. Iritsi ginenean zaborra lehenengo pixurarte iristen zen baina ez gara gelditu (gehiegi) eta askoren etxea baina atonduago dagoen espazio bat dugu orain ganbaran. Ba al zenekien?

Honetaz gain seguraski espero ez dituzun beste mila aukera eta gogo aurrera eramateko espazioa prest dago zuretzako, zuentzako. Gure desio asko eta asko aurrera eraman ditugu bertako espazio eta giroan, baina ez dugu soilik gurea den errealitate izatea nahi.

Izan ere, Lakaxitak gorputz asko eta desberdinekin bizitzea maite du.

Gure harremana nahiko luzea izaten ari da, asko maite gara eta pasioak oraindik dirau noski, baina polimaitasunaren abenturan murgiltzeko ilusioa agertu da.

Animatzen 2018 ko lakaxita ezagutzera?

Martxoak 3an 17.30tatik aurrera, animatu gazte eta egin zurea ere Anaka kaleko 20.na!

Etiquetas: