XXII Enpleguaren Astean 258 lanpostu eskaini dira

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizik elkartearen bitartez, XXII. Enpleguaren Astea antolatu dute, eskualdeko enpresei beharrezkoak dituzten langile profilak topatzen lagundu eta lan bila dabiltzan pertsona langabetuei lanpostua topatzen  laguntzeko.

Ohikoa denez, Enpleguaren Asteko jardunaldi nagusia Ficoban egin da. Guztira 29 enpresek parte hartu dute 86 enplegu-eskaintzekin eta 258 lanpostu eskaini dituzte. Enpresa horien %28a zerbitzuen sektorekoa izan da, %12a industriakoa eta %15a merkataritzakoa.

400 hautagai inguru aurkeztu dira, haien curriculumak eskuan zeramatzatela, Ficoban. Kasu honetan ez zen beharrezkoa www.elespazio.com webgunean urriaren 16an  argitaratutako lan-eskaintzetan aurretiaz izena ematea eta curriculuma nahi izan duten enpresa guztietan entregatu ahal izan dute.

Mugaz gaindiko enpleguaren astea
Enpleguaren astearen mugaz gaindiko izaera nabarmendu nahi izan da azken urteetan. Edizio berri honetan, Pole d’emploi-ak eta zenbait enpresa frantziarrek parte hartu dute. Horietako bat Proman izeneko enpresa izan da eta enpresako arduraduna den Jean Baptiste Denysek azaldu du, “industria eta obraren munduan lana eskaintzen dugu. Profil batzuk Iparraldeak topatzeko zailtasunak dauzkagulako parte hartzen dugu jardunaldi hoentan. Urte asko daramatzagu Bidaso bizirik elkartearekin lanean”.

Etiquetas: