Gure eskuz dago Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko manifestazio bat antolatu du "Gu guztiak epaitu" lelopean

Cartel de la manifestación del 12 de abril organizada por Gure eskuz dagoIrungo GURE ESKU DAGO Herri Ekimenak manifestazioa antolatu du datorren apirilaren 12rako Irunen. Manifestazioa 19:30etan abiatuko da San Juan plazatik eta Zabaltza plazan amaituko da ekitaldi batekin.

Guztiok dakigun moduan Kataluinako buruzagi subiranistak epaitzen ari dira Madrileko Epaitegi Gorenean eta epaiketa horrek sortzen digun ezinegona dela eta antolatu dugu aipatutako manifestazioa. Hauexek dira ekimen horren helburuak:

  1. Kataluinar herriari elkartasuna adieraztea, injustizia handia bizitzen ari baitira.
  2. Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranisten kontrako epaiketa geldiarazi eta preso politikoak askatu ditzatela eskatzea, haien espetxeratzea bidegabea delako.
  3. Denon eskubide zibil eta politikoen defentsa egitea. Beraien eskubideen urraketekin gure eskubideak ere urratzen ari baitira.
  4. Elkarrizketari eta negoziazioari ekiteko deia egitea, herritarren borondatearekiko begirunean eta balio demokratikoetan oinarritutako konponbide politikoa posible izan dadin.
  5. Gu ere epaituak garela adieraztea. Erreferendum demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi dute, erabakitzeko eskubidearen kontrako epaiketa bat da, finean herrien autodeterminazio eskubidea ukatu nahi dute.

Arrazoi guzti horiengatik dei egiten diegu herritar guztiei mobilizazioan parte hartzera. Azken egunetan irungo eragile politiko, sindikal eta sozial ugarirekin harremanetan izan gara eta badakigu ekimen honen helburuekin herri honen gehiengoak bat egiten duela. Horregatik manifestazioa ahalik eta jendetsuena eta anitzena izatea gustatuko litzaiguke.

Orain inoiz baino ozenago, denon artean konponbidea, democracia, llibertat!!

Etiquetas: