Apirilaren 7ko gauan zeharkatuko du Korrikak gure eskualdea

Urte berriarekin batera hasi da 21.Korrikarako atzerako kontaketa. Datorren udaberrian zeharkatuko ditu 21.KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. Garesetik Gasteiza joko du euskararen aldeko herri lasterketak.

Eskualdetik apirilaren 7ko gauan igaroko da. 23:30ean Urruñara iritsiko da Ziburutik. Pausu eta Hendaia (00:00) zeharkatu ondoren , asteleheneko 00:40ean Irunen sartuko da eta Hondarribia (00:55) zeharkatu ondoren berriz Irunera bueltatuko da (01:36) Beraruntz abiatzeko.

Etiquetas: