Zaporeakek suak piztu ditu berriro Lesbosen

Zaporeak en LesbosEman zuen bere lehen otordua Lesbosen. Bederatzi hilabeteko lan gogorraren ostean, atzokoan, otsailak 11 eman zuen bere lehen otordua Zaporeak Proiektuak Lesbosen. Greziako uharte honetan dago kokatua bere sukalde berria eta lehen egunean 1.300 otordu banatu zituen Team Humanityk martxan duen proiektuan.

 

Lehen otorduan barazki menestra, oilaskoa txilindron erara, laranja bat eta pita ogia prestatu zituzten Zaporeak Proiektuko sukaldean, hori izan zen lehen menua.

Team Humanity Lesbosen dagoen Moria errefuxiatu zelaitik 500 metrora dago eta bertan, batez ere, haurrak eta emakumeak aritzen dira egunero, beraiei bakarrik ematen zaizkie otorduak. Bertan dauden pertsona errefuxiatuei banatu zitzaien lehen otordu hori arratsaldeko 19:30tan, gaueko 22:00ak arte luzatu da banaketa hori. Bakarrik edo familian egoten dira zentroan eta behin janaria hartuta Moriara itzultzen diren bertan jatera.

Zaporeak en LesbosLehen otordua banatuta, Zaporeakek urrats garrantzitsu bat eman du bere jardunean, Team Humanity kudeatzen duen taldearekin otorduak ematen hastea zen konpromezua, behin hasita, bertaratzen diren pertsona errefuxiatuen kopurua eta dagoen beharraren arabera otordu kopurua hazi egin daiteke. Horretaz gain, beste hainbat bide zabalik ditu Lesbosen bertan gipuzkoar erakundeak. No Border Kitchen proiektua laguntzeko aukera dute, beste 200 otordu gehiago izango liratekeenak eta Moriako errefuxiatu zelaiko zuzendaritzarekin lehen hartu-emana egina dute zelaian dauden ia 1.000 pertsona errefuxiaturi janari osagarri bat emateko, haurrak, gaixoak eta emakumeak gehienbat. Hori guztiari forma ematen joango zaio. Egoerak, lanak eta gaitasunak zehaztuko du kozinatuko den otordu kopurua.

Zaporeak en LesbosLehen lantaldean 7 boluntario daude, horietako 3, Chiosen lehen otordua eman zuten berberak dira, hiru urte pasa dira eta ilusio eta gogo berarekin jarraitzen dute pertsona errefuxiatuak laguntzeko bidean. Hemendik aurrera, hasiera batean, lau boluntarioko taldeak joango dira hiru asteko egonaldiak egitera Lesbosera, baina gerta liteke, beharrak hala eskatuta, prestatu beharreko otordu kopuruaren arabera zifra hori handitzea. Proiektuan parte hartu nahi duen orok boluntario izateko formularioa topatuko du http://zaporeak.eus webgunean.

Zaporeak en LesbosBederatzi hilabete luze joan dira Zaporeak lehenengoz Lesbosera iritsi zenetik. Pikpa zelaian emandako larrialdi egoera bati aurre egiteko bertaratu ziren. Ordutik hona euren egoera legalizatu eta proiektua martxan jartzeko lokalaren bila aritu dira hainbat boluntario. Momentu honetan, Zaporeak, Grezian erakunde gisa ezarria dago eta sukaldeak lan egiteko baimen guztiak ditu. Horrekin, arazoak ekidin eta euren lana denbora epe batean ziurtatua dute.

Lehen otordua banatu dute, ondoren etorriko diren askoren lehenengoa. Egunean 1.300 otordu edo gehiago prestatzeak kostu handia du, bai elikagaiei dagokionean, eta baita ekonomiari dagokionean. Proiektuak aurrera jarrai dezan ezinbestekoa izango da guztion laguntza, orain arte bezala, euskal jendartearen laguntza eta babesa garrantzitsuak izango dira bidean aurrera egiteko. Lagundu nahi duen orok Zaporeak Proiektuarekin harremanetan jartzea besterik ez dauka.

Zaporeak en Lesbos Zaporeak en Lesbos Zaporeak en Lesbos

Etiquetas: