Martín Villa ministroa “persona non grata” izendatu du Irunek

Fraga Iribarne y Rodolfo Martín Villa, con los heridos del 3 de Marzo . FOTO: eldiario.esRodolfo Martín Villa “persona non grata” izendatu eta Trantsizio garaiko ministroaren krimenak ikertzea eskatu dute Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak, Josu Zabalaren senideek eta Kepa Ordoki MHB elkarteak, Udalbatzaren babes osoarekin.

Gasteiz, Iruñea, Errenteria eta Arrasaten onetsitako mozioak 2015eko martxoaren 13ko Kontseilu Ministroko akordioa bertan behera uztea eskatu du, Villaren estradizioa gauzatzeko. Ministroak hainbat aginte postu izan zituen 60 eta 70. hamarkadetan: SEUko buru, sindikatu bertikaleko idazkari, Bartzelonako gobernari, harreman sindikaletarako ministro, eta baita barne ministro Suarezen

agintaldian.

Irungo kasuan, Suarezen ministro izan zelarik, Josu Zabala gaztearen erailketa gauzatu zela aipatzen du mozioak: “Hondarribian izan zen amnistiaren aldeko manifestazio batean Guardia Zibilak erail zuena 1976ko irailaren 8an. Krimen hau, hain zuzen, Martin Villa Gobernazio Ministroa izendatu (1976.07.05) eta denbora gutxira gertaturikoa izan zen.”

Udalbatzak erabakia Justizia Ministerio espainiarrari, Auzitegi Nazionalaren buruari, Auzitegi Gorenaren buruari, Estatuko Fiskaltza Nagusiari eta Argentinako Errepublikaren Krimen gaietarako eta zentzategi federaleko 1. Epaitegi Nazionalari helaraztea adostu du.

Etiquetas: