M8 Asanblada Feminista.- Beste behin ere, emakumeak behin eta berriz jotzen dituen terrorismo matxista gaitzetsi behar dugu. Bidasoako Asanblada Feministak oraingo honetan Bilbon gertatutako sexu-erasoa gaitzetsi behar dugu.
Berriro ere emakumeok kalera ateratzen gara ozen eta argi oihukatzeko EZ DELA EZ.
Era berean, bizirik dirauenari eta haren senideei besarkada soriko bat bidali nahi diegu. Ez zaude bakarrik.