Joseba Amunarriz eta Miren Garmendia izango dira Irrintzi eta El Bullicio traineruen patroiak jokatuko den Nabarreria Hiria Estropadan

imagen

Era berean, Ama Guadalupekoa traineruko arraunlari diren Maddi Olaskoagak eta Maider Perezek arraun egingo dute

Joseba Amunarriz Hondarribia Arraun Elkarteko lehen tripulazioko patroia eta Miren Garmendia Ama Guadalupekoa ontziko patroia izango baitira Nabarreria Hiria Estropada estropadako patroiak.

Estropada hau urriaren 15ean jokatuko da, Hondarribia Arraun Elkarteko eraininaren aurrean, Puntal auzoan, Irrintzi eta El Bullicio Pamplones-Iruñeko algara peñen artean.

Gogoratuko dugu 2017an beste estropada bat ospatu zela urte hartako Sanferminetan planteatu zen erronka bati erantzuteko, bi peñen arteko lehia zela eta. Bere garaian jarraipenik izango ez zuen ekitaldia zela esan bazen ere, pandemiaren azken urteetan bizitako gora-beheren ondorioz, arraunarekin zerikusia ez duten bi peñen hauen artean ospatzera animatu dira berriro ere.

Oraingoan erronka bereizten duen ezaugarria 40 urtetik gorako bazkideentzat erreserbatuta dagoela da. Gogora dezagun peña bakoitzak 8 mutila eta 4 neska arraunlari jarriko dituela.

Aureko estropadan parte hartu zuten patroi eta arraunlariak traineru berdeko kide ohiak izan ziren, larunbatekoan aldiz Joseba Amunarriz, gizonezkoen lehen traineruko patroi ospetsua, eta Miren Garmendia, bikingak tripulazioko patroia dena izango dira bi peñen traineruko lemazainak. Brankan aldiz azken ETE ligan eta Kontxako Banderan parte hartu duten Maddi Olaskoagak eta Maider Perez arraunlariak izango dira traineru bakoitzeko brankan.

Patroiak eta arraunlariak zozketa bidez esleituko dira, Iker Cortes, emakumezkoen traineruaren prestatzailea eta Iñigo Vertiz, Mikel Orbañanos eta Iker beraren laguntzailea bezela, hauek trainru bakoitzeko entrenatzaile lanetan arituko dira.

Jardunaldi honi amaiera emateko ekitaldi-programa bat prestatu da, peñen eta Hondarribiko Arraun Elkartearen arteko loturak indartzeko balio duena:

09: OOetan, bi peñei harrera egingo zaie klubaren instalazioetan. Ondoren, gosaria egingo da. 11:30ean estropadari irteera emango zaio, ziabogarik gabeko 300 metro luzeko ibilbidean arraun egingo dutelarik. Ondoren, irabazleei bandera eta txapela emango zaizkie. 12:30ean kalejira egingo dute hiriko kaleetan zehar poteoa eginez. Ola sagardotegian bazkaria egingo da trikitilariekin 15:00ak aldera eta 19:00etan Larrain dantza egingo da egunari agur esateko.

Etiquetas: